miércoles, 5 de abril de 2017

Judo: azken berriak

Larunbat honetan, apirilak 1, Judoko infantilen Nafarroko kirol jokoen azkeneko fasea jokatu da. Erreka Elkartetik lau kirolari aritu dira eta hiru dominekin bueltatu dira etxera.Jokin Oteiza dominen atarian gelditu da.

Saioa Atxalandabasok eta Eñaut Setuainek lehia politak egin ondoren, hirugarren postua lortu dute brontzezko dominak lortuz.

Azkeneko Aritz Zulaika hiru faseetan txapelduna izan ondoren, urrezko domina lortu du eta Espainiako txapelketarako sailkatua izan da.

Ikusten duzuen bezala, emaitza onak gure taldeko handienentzat.

Zorionak egindako lanagatik, handitzen zaudete!

Oskar Mindegia eta Noelia Ariztia

No hay comentarios: