martes, 20 de junio de 2017

2016/2017 denboraldiaren laburpena

Con motivo de la revista de fiestas, hemos hecho un resumen de todas las actividades en las que está inmerso el Club a lo largo de la temporada ( perdón si se nos ha olvidado algo...).

Viene bien pararse de vez en cuando, echar la vista atrás, y darnos cuenta que entre todos se pueden hacer muchas cosas. El Erreka es un estupendo ejemplo de ello.

Doneztebeko Besten aldizkarirako 2016/2017 denboraldiko laburpena prestatu dugu. Hemen ere zabaltzen dugu:

2016

 Ekainak 26: Doneztebeko XXXVIII. Herri Krossa. 285 korrikalari, edizio jendetsuenean.

Ekainak 29: Erreka Dantza Taldearen ekitaldi paregabea San Pedro Besten barne.

Uztaila: PILOTA- Doneztebe Txapeldun Nafarroako eta Euskal Herriko Herriartekoan.


Iraila:
Erreka Emakume taldeak bere laugarren denboraldia hasten du.

Eskubaloia:  9 talde plazaratzen ditugu 2016/2017 denboraldian. Jubenilen taldea berreskuratzen dugu. 185 jokalari denetara.

Urria: Niko Mindegiak Kirol Merituaren brontzezko domina jasotzen du.

Urria: Erreka Tri-ko Vitxori Juanicorena Espainiako azpitxapeldun triatloi luzean.

Azaroa: Santi San Miguel bigarren beteranoa Donostiako Maratoi erdian.

Abenduak 17: Erreka Kirol Elkarteko eskubaloi taldeen aurkezpena egiten dugu Polikiroldegian.

Abenduak 18: gure historia xumera pasako den Mendiaren Eguna. Simone Moro, Ali Sadpara eta Alex Txikon Donezteben.

Abendua: ohiturari eutsiz, Saioa mendira joaten gara 24an eta Mendaurrera 31an.

Abenduak 31: XI.San Silvestrea arrakastatsua. 200 korrikalarik  parte hartzen dute.

2017

Urtarrila: 

Erreka Kirol Elkartetik ateratako jokalari andana Espainiako Eskubaloi Txapelketan: Oier Berasategi eta Mikel Lana ( jubenilak), Gogor Atxalandabaso eta Andrea Zabala (kadeteak) eta Garazi Etxalar ( infantilak).

Duatloia:Santi San Miguel Euskal  Herriko beterano hoberenaren saria jasotzen du.

Otsailak 25: Malerrekako  binakako esku pilota Txapelketaren finalak.

Martxoa: Eskubaloia- senior mutilek Txapeldunen Taldean jokatzeko sailkapena lortzen dute.


Martxoa: Josetxo Ezkurra ren omenez Pilota Txapelketa hasten da 350 pilotarirekin

Martxoak: EKT-ko partaidetza zabala Lilatonen.

Martxoak 11: Javieradara autobusa antolatzen dugu.

Martxoak 20: Erreka Tri-ko Alberto Barberena Nafarroako txapeldun Duatloian, sprint modalitatean.

Martxoak 25: Errekako senior neskak Lauko Finala jokatzeko sailkatzen dira, denboraldi bikaina borobilduz.

Martxoa: Judo: hainbat domin Nafarroako Txapelketan

Apirila: Erreka Tri taldea Nafarroako azpitxapeldun duatloian.

Apirilak 22: Iñigo Arregi Nafarroako Txapeldun duatloi luzean.

Apirilak 30: I. Doneztebeko Dantzari Eguna ( Doneztebeko Dantzariak eta Erreka Dantza Taldearen eskutik).

Maiatzak 6: Aritz Zulaika Espainiako Judo Txapelketan parte hartzen du Valentzian.

Maiatzak 7: -Salvador Yancin memorialean laguntzen dugu.

Ekainak 2-3: XI. Errekaren Eguna

Ekainak 9-11: -Powerade MTB, Barcelona-San Sebastian laisterketan laguntzen dugu.

No hay comentarios: