viernes, 11 de agosto de 2017

Ibai Meokiri elkarrizketa

Iepa Ibai!!! Alemanian segitzen duzu, baina aurten talde berri batera joan zara. Aurkeztu pixka bat zure talde berria.

Kaixo errekazaleak!! Bai, orain bi urterako ThSV Eisenach taldearekin sinatu dut. 2. Bundesligako goi aldeko taldea da eta duela bi denboraldi 1. Bundesligan jokatu zuen eta azken urteetan askotan lehengo mailan egon da.

- Nolakoa da orain bizi zaren hiria? Alde haundirik orain arte egon zarenarekin?

Herria Eisenach izena du baita eta 40.000 biztanleko lekua da. Alemania erdi erdian dago eta 2 ordura autoz hiri asko ditu (Frankfurt, Leipzig, Hannover,...). Badago aldea Saarlouisekin, Eisenach Alemaniako alde komunistan zegoelako. Bizimodua pixkat lasaiagoa iruditzen zait Saarlouisekin alderatuta. Baina egunean zehar jende asko ibiltzen da herrian barna, herri turistikoa baita. Hemen Martin Luterok Testamentu berria latinetik alemanera itzuli zuen eta Johan Sebastian Bach hemen jaio zen baita. Turista asko ikusten dira. 

- Atzerritar bakarra zara taldean? Ze moduzko harrera egin dizute taldekideek?

Ez, Eslovakiako jokalaria bat eta Kroaziko beste  bat badaude. Egia erran harrera oso ona izan da, taldeko jendea oso jatorra da eta laguntza behar izan dutenean arazorik gabe eskaini dira. Duela bi urte oso ezbedina izan zen, zeren alemana ez nuen oso ongi hitzegiten, baino orain alemanez itzegin ahal izateak, asko laguntzen du. Alde oso haundia da.

-Zein helburu ditu taldeak?

Helburua printzipioz urte batean edo bitan 1. Bundesligara berriro igotzea da. Baino aurten oso zaila dago igotzea. 1. Bundesligatik jeitsi diren taldeak oso indartsuak  dira eta 3. mailatik igo egin direnak, diru asko sartu dute taldean eta 1. Bundesligako jendea etorri dira. Esaten dutenez ez da inoiz aurten bezalako 2. Bundesliga izan. Gainera aurten talde bat gutxiago igotzen da 1. Bundesligara. Bakarrik bi. Beraz zaila dago, baino ikusiko dugu nola doan denboraldia.

- Eta zure buruari begira, zein da zure helburu pertsonala?

Kirol arloan, lesio gutxiago izatea eta beti bezala asko eta ahal duten oberen jokatzea. Bestalde, alemanezko C1 titulua ateratzea eta asko gustatuko litzaidake ingenieritza arloan esperientzia pixkat izatea.


Aupa Ibai, segi bixkor eta zorte haundia izan. Saiatuko gara orain arte bezala astero  zure nondik- norakoak.

Eskermila! Zuei baita zorte asko eta egurra ematera aurten ere! Segi beti bezain ondo lanean, besarkada haundi bat Alemaniatik.

No hay comentarios: