Iepa Niko!!! Aste batzuk badituzu ia Frantzia aldean eta zure lehendabiziko sentsazioak ezagutu nahi ditugu. Zer moduz egokitzen ari zara hiri berrira?
Aupa Errekazaleak! Momentuz sentsazio ezin hobeak ditut orokorrean. Uda luzea eduki dut gorputza eta burua errekuperatzeko eta gogo berrituekin etortzeak integraziorako laguntzen du. Hiri txikia da, eta erdigune polita dauka, girotsua gainera. Oinezkoentzako kale meharrez betea, non garagardo bat edateko ostatu aunitz dauden, bisitendako leku bikaina!
Alpeak bertan daude, horregatik ere niretzat erraza izaten ari da aldaketa hau. Leku menditsukoak garenok, mendi artean etxean bezala gaudelako.
Taldekideren bat ezagutzen zenuen aintzinetik? Zer moduzko harrera egin dizute?
Pertsonalki ez nuen inor ezagutzen baino jokalari gisa bai. Talde oso gaztea da eta arront ongi hartu naute taldean. Normalean ez ditut zailtasun haundirik harreman onak azkar egiteko eta hemen berdina gertatzen ari zait.
Taldeko 4. naiz adinean, nahiz eta 29 urte izan bakarrik! Ez dakit zer pentsatu, taldea oso gaztea dela edo uste baino azkarrago noala gora. Lehen ideia politagoa iruditzen zait, edalontzia erdi betea. Hahahaha.
Zure aintzineko taldean, Kolding-en, antolakuntza ez zen sobera aproposa, xamur errateagatik. Chambery taldearen funtzionamentua desberdina dirudi?
Klubaren funtzionamendua oso profesionala da. Dena eskura ematen digute eta gurean zentratzea erraz jartzen digute. Hortan ez du zerikusirik Kolding-en bizitakoarekin eta eskertzekoa da.
Langile dezente dituzte eta bakoitzak bere zeregina betetzen du. Ni iritsi ordurako gehiena prest zeukaten beraz, oso profesionala.
Zein helburu ditu taldeak?
Taldea asko aldatu da aurten. Ziklo berri baten hasiera da baino helburua ligako lehen 5 postuetan sartzea da. Eta beste 2 kopetan ahalik eta urruneraino iristea. Kontuan harturik seguraski munduko 2. Liga onena dela ez da lan erraza izanen.
Eta zure buruari begira, zein da zure helburu pertsonala?
Konfiantza haundia dute nigan eta horrela jakinarazi didate. Ez dut presiorik sumatzen baino nire bertsiorik onena eskeintzera etorri naiz hona, eta uste dut baliobide guztiak ditudala hortarako. Fisikoki ongi nago eta ilusio haundiarekin nator, beraz, niretzat proiektu bikaina dela uste dut.
Sare sozialetan zabaldu den bideoa ikusi eta gero, hizkuntzarekin arazo haundirik ez duzula dirudi....
Uste baino hobe ulertzen dut frantzesa, eta nola nahiko lotsagabea naizenez hitzegiten ere ausartzen naiz. Akatsak egiten ikasi ditut aurreko hizkuntza ere.
Hala ere, hurrengo astetik aurrera klaseak hartuko ditut eta hilabete pare baten buruan ongi hitzegiteko intentzioa dut.
Bueno motel, zorterik haundiena zure abentura berri honetan. Badakizu "errakazaleak" zure ibilbidea hurbiletik segituko dugula. Aupa Etxegorri!!!!!!!!!!
Aupa! Besarkada bat Pablo! Hurrengo arte!!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario