lunes, 2 de octubre de 2017

ERREKA - CANTOLAGUA: KRONIKA

ERREKA 26 - CANTOLAGUA 23

"Korrika egin eta baloia mugitu nahi dugusoilik, euria kristalean korrika eta mugitzen den bezala eta itsasoranzkobidean ibaia korrika eta mugitzen den bezala....."

Mugitzea eta korrika egitea talde bezala, hori inoiz ahaztu behar ez duguna delako. Entrenamenduetatik partidetara, aldagelatik jokalekuraino, harmailatik "hirugarren denboretaraino" talde bat gara. 

Eta irabazten badugu edo galtzen badugu talde bezala egin behar dugu. Eta minutu gehiago edo gutxiago jokatzen duena egongo da, baina talde sentimendua bakoitzaren barruan badago partida batean zehar ez dadila jolastera hel ulertzeak ez luke kostatu behar izango.

Joan den larunbatean ZangotzakoCantolagua Doneztebeko polikiroldegia bisitatu zuen. Lehiakide borrokalari eta zaila, nahiz eta hainbat baja garrantzitsuekin etorri ziren. Hasieratik bi taldeak 6:0 defenditzeko orduan; defentsa latz horiek kontrakentzeko bitaldeek bere armak erabili zituzten. Abiadura Erreka, bai hanketan baibaloiaren mugimenduan. 

Bere aldetik Cantolaguak bere erasoa bere pibotearen bila oinarritu zuen. Bi taldeen aldetik jaurtiketetan akats asko izan zituzten lehen zati honetan. Bostna (min-a. 15) eta 8tara (min.25) urak isuri zituzten bat 12-10 atsedeneko lokalen alde.

Bigarren partean bi taldeetan babeserako sistema berak mantendu ziren. Aldagelan Gazbok bere jokalarientzako xehetasunak zuzendu zituen eta horinabaritu zen bigarren zati hasi bezain laster. Erreka hamargarren minutuan, defentsa bizi eta solidarioarekiko, 18-13 heldu zen, bere desberdintasun handienera, eta lehiakidea nekatu zuen eraso guztiz bizkorrera. Baina taldea alde desberdintasun horrekin ikusi zenean lortutako abantaila galtzeko "beldurra" sartu zitzaon eta partida apurtzeko eta errematatzeko intentsitatea eta abiadura beharrezkoekin jarraitu ordez urduritasuna azaleratu zuen eta baloi galtze asko. Eta Zangotzarrak horiaprobetxatu zuten berriro ere 22-21 markagailuan (min.50-etan) hurbiltzeko.

 Hurrengo bost minutuetan zehar defentsak erasoei inposatu zitzaizkien; une gakoan zen, Errekako jokalariek duten "puntx" hori berriro atera behar zen partida irabazteko. 

Berrogeitahamabostgarren minutua nAsier Aranguren'ek sartu zuen golarekin(23-21) Cantolaguaren itxaropen gehienak minatuak gelditu ziren. Partidaren amaieran (26-23) errekazaleen poztasuna eta aurrera segurtasun kolektiboren bila beste pauso handi. Entrenatzen ari garen bezala jarraitu behar da; korrika eta baloi mugitzen. Horrela soilik partidak irabaztera helduko ditugu sufritu gabe.

Datorren larunbatean Errekak Tutera aldera bidaiatzen du Bardenasen aurkaegiteko. Beste lehiakide gogor bat; irabazteko, bloke bat, talde bat izan beharizango dugu. Suuuuua

IBAN MINDEGIA "GAZBO"- "POTI" REKARTE

No hay comentarios: