jueves, 30 de noviembre de 2017

KRONIKA ERREKA - BURLADA

ERREKA 30 - BURLADA 27

Bagenekien partidu zaila izanen zela, eta hala izan zen. Erranen nuke 50 minutura arte haiek menperatu gintuztela. Saiatu ginen defentsan eta atakean gauza desberdinak egiten haien erritmo mantso baina efektiboa saihesteko baina ez genuen lortu. Nahiz eta defentsan nahiko dexente hasi, kontragolpe ia guztiak galdu genituen eta horrela nerbioak sartu zitzaizkigun barreneraino!! Atsedenaldira 13 na

Bigarren zatian, berdintsu hasi ginen, baina atakean trakets, segidan jarri ziren aurretik eta 50 minuturako 3 golez aintzinean ziren. Hortxe aldatu zen partida!!(Beharrik....)

Denbora gelditu eta defentsan hagitz sendo hasi ginen, horrek hautsi zuen beraien jokoa eta batez ere, "Tiger" Mitxeok,  porteria itxi baitzuen. 10tik 5 geldiketa!!

 Hori izan zen gakoa, atakean lasaitu eta golak sartu genituen gainera!! Bukaera zoragarria, 30 - 27!!! Liga irabazi bezain kontent ginen eta plazer bat da horrela akitzea partidua, gainera jende dexente agertu zen partidua ikustera, talde guztien aurkezpena zela  probextuz!!!

Hagitz denboraldi hasiera ona betetzen ari gara, segi dezala horrela!!! Aupa Erreka!!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: