lunes, 13 de noviembre de 2017

Universidad de Navarra - Erreka: Kronika

UNIVERSIDAD DE NAVARRA 29 - ERREKA 36

Iruñan izan genuen partidua 18h 30 tan, kiroldegi politenetako batean, unibertsitate pribatuan zehazki. Punturik gabeko taldea zen baina gogor defenditu behar izan genuen partidua kontrolatu xamar eramateko eta bi puntuak Doneztebe aldera ekartzeko.

Hasieratik hagitz ongi hasi ginen defentsan batez ere eta partida joan ahala bai atakean ere, segituan hartu genuen abantaila polita eta  4-15 jarri ginen . Geroxeago baita 9-20 ere, 23.minutuan edo, baina hortik lehen zati bukaerara, aldaketak direla medio eta batez ere buru gabe hasi ginelako erasotzen, kontrako 5-1 eko partziala egin ziguten. Horrela 14-21 iritsiz atsedenaldira.

Bigarren zatia serio hastea derrigorrezkoa zen eta lehen 5 minutuetan ez ginen hala hasi, 5 goletara hurbildu ziren, baina bat batean, lasaitu eta makina martxan jarri genuen berriz, golak sartzen hasi ziren eta nahiko kontrolaturik eraman genuen  partida bukaera arte. 29 36 azkenean.

Denak aritu ginen eta denek gola sartu, atezainek ezik. Hori da hoberena, baina defentsan dexente hobetu beharra daukagu, batez ere konzentrazio mailan, 60 minutu luze dira baina hori da dugun eginbeharra, minutu guztiak ehuneko ehunean egotea.

Hurrengo astean igandean jarri dugu partidua, ortziralean feriak direlako, eguerdiko 12tan izanen da, beraz ez dago aitzakirik ikustera ez agertzeko!!!!! Etorri kiroldegira, zuen indarra beharko dugu azken bi urtetan mailaz igo eta gero plaza saldu duen  Iruña Eskubaloia( Maristas zena)  gainditzen saiatzeko, aupa Erreka, bide onean gaude!!!!!

IBAN MINDEGIA ( Erreka Kirol Elkarteko entrenatzailea)

No hay comentarios: