miércoles, 20 de diciembre de 2017

Judo: berriak


Doneztebeko judo kluban urtero bezala gogor entrenatzen hasi gara aurten ere. Guztiak gogoz eta ilusioz gaude.

Dakizuen bezala, judoa kirol gogorra da, asko entrenatu baina lehiaketa gutxiagotan ibiltzen baikara.

Aldi honetan, gure ikaslerik helduena Aritz Zulaika, Espainiako kadeten Superkopan parte hartu du Iruñako Unibertsitate Publikoan.

Aurreko igande honetan izan da, abenduaren 17an.

Lehiaketa gogorra izan da, kontuan hartuz 67 lehakide zeundela Aritzen pisuan -60kg, eta lehenengo txapelketa kadeteen kategorian. 

Lehenengo txapelketa izateko kategoria eta maila handi horretan, ederki borrokatu du nahiz eta medallarik ez jaso. Oso ongi aritu dela kontatu nahi dizuegu.

Izan ere, Iruña eta Donezteben artean entrenatzen dabil aurten, eta merezitako emaitzak jasoko dituela seguru gaude.

Hurrengo arte,

Noelia Ariztia

No hay comentarios: