sábado, 27 de enero de 2018

CRÓNICA ERREKA - ARDOI

ERREKA 26- ARDOI 14

Hilabete eta 10 egun luze ondotik, berriz ere kantxara egin genuen salto. Kasu honetan Ardoiren aurka eta taldeko 4. postuan daudenez  bigarren faserako bi puntu jokoan genituen. Akats gutti eta defentsan sendo, hori da gure utopia eta erdia behintzat ongi bete genuen, defentsan hagitz sendo eta ongi zentratuta egon ginen ia partidu guztian zehar. Lehen zatiko azken minutuetan ezik, akats gehiegi atakean eta gainera laister gutti atzerantz!!! 


20. minuturako 7-0 gindoazen markagailuan, beraz defentsan perfekto, baina hala ere aukera aunitz izan genituen gol gehiago egiteko,  aukera onak gainera, atezainaren aintzinean bakarrik gehienak, hor egin genuen akats gehien. Nerbioso xamar eta aspaldi partidurik aritu gabeak ginen eta horrek ez du laguntzen, lehen zati amaieran 12-7.

Partidua gure eskutan genuen baina ez irabazia, ezta guttigorik ere!! Bigarren zatian ere atzean oso fin ibili ginen eta Ardoikoen defentsa taktika desberdinak ongi irakurri genituen baloi gutti galduz, atakean ritmo bizia jarri genuen. Golari begira efikazia haunditu genuen, batez ere lasaitzea lortu bait genuen. (Neretako horixe da kalitatea, momentu oro burua hotz edukitzeko ahalmena. Hori lortu ezkero, mila aldiz hobe aritzen da bat, beti!!) Bukaeran 26-14.

Aipatzekoa gure 3 atezainen lan ona, defentsak lagunduta nola ez eta baita ere ekipo honek duen gosea eta ahalmena, gero eta hobe ari gara ekipoan eta nabari da.

Orain 3 partidutxo lehen fasea akitzeko eta gero 8 partidazo, 4 Doneztebe Arenan! 

Aupa Erreka !!!!!! Segi etortzen ikustera eta ez zaretenak oraindik etorri animatu!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: