martes, 30 de enero de 2018

LIZARRERIA - ERREKA: KRONIKA

LIZARRERIA 17 - ERREKA 29


Arratsaldeko 6tan izan genuen erronka Lizarran eta aspaldiko partez Lizarreria kiroldegian, egurrezko pistan, beraz kontent joan ginen. 

Hasieratik gure jokoa egiten hasi ginen defentsan baina aukera bartzuk galtzen atakean, ez dugu lortzen efektibitatea goratzea hasierako minututan, bigarren zatietan mila aldiz hobe bukatzen ditugu aukerak. Haiek bere partidua egin zuten, defentsa 6 metroko lerroan eta atakean ia oinez eta 2 minutuak probokatu nahian partidu guzian. Ez dakite bertze moduan egiten. 

Arront zaila egin zitzaigun mentalki partidutik ez ateratzea, baina ohartu ginen hori zela bertze taldeak nahi zuena eta defentsa intentso baten bidez azkenean partidua aintzina eraman genuen, lehen zatia bukaeran 4 goleko abantaila izan genuen eta azkenean 12 golez irabazi genuen. Historia gutti izan zuen partiduak baina behinik behin, minutu guziak intentsitate maila haundian egin genituen.


Datorren asteburuan bi partidu!! Gero inauteak probextuko ditugu eta berriz 8 partidu polit jokatzeko aukera!! 

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: