martes, 6 de febrero de 2018

ASTEBURUKO KRONIKA

Nik uste denendako lehenbizko aldia izan dela asteburu berean bi partidu aritu garena.

Larunbat arratsaldean Nafarroako Unibertsitate Pribatua genuen aurkari eta erritmo biziko partidua izan zen, emaitzak ez zuen ezertarako balio eta hori baliatuz normalean minutu guttiago aritzen direnak gehiago aritu ziren. 
Atakean akats larririk ez bagenuen egiten ere, defentsan gurina bezain beratz egon ginen lehen zatian, 14na markagailuan. Bigarrenean minutuak gehixeago banatu genituen eta ongi defenditu genuenean markagailuan joan ginen, azkeneko minutuetan batik bat.
Bukaeran 35 27 irabazi genuen, 62 gol 60 minututan, bi ekipoak ere defentsan eskas. 

Partidua bukatu orduko igandean pentsatzen ginen iada, Iruñea Eskubaloiaren aurka aritzeko gogoz.

Lehen zatia 11na bukatu genuen, defentsa sakon bat egin genuen laguntzak egitera iritsiz, ligako lehen zati hoberena defentsan neretako, haiek beraien extremoetaz baliatuz sartzen zituzten golak, eta gu atakean ere hagitz ongi, haien 5:1 defentsa nahiko ongi irakurriz. Hagitz lehen zati polita bi ekipoen eskutik. 

Bigarren zatian ere berdin ekin genuen eta 10 minutu iarun genuen burrukan, hortxe egin genuen pixka bat behera, batez ere fisikoki, 3 aldaketa bakarrik genituen, eta larunbatean arituak ginen, nahiz eta ongi saiatu defentsan ez ginen horren sendo eta lehen maristas zenak ez du barkatzen, 5 goleko abantaila hartu zuten 10 minututan, 50. minutuan 23 18.  
Hala ere, guk ez dugu inoiz etsitzen, ez, inoiz, eta ez dugu etsiko ere, bertzela etxean gelgituko ginateke, horrela haien kanporaketa bat baliatuz eta mixta bat eginez defentsan 1:4 ko partziala egin genuen 5 minututan. m 55, 24-22. 
Baina hauek denbora gelditu eta gure defentsa berria (mixta) gainditzeko prestatu ziren eta guk atakean ez genuen fin akitu, azkenean 28:22.

Asteburua hasi baino lehen denek pentsatzen genuena pasatu da, baina egin dugun ekipo indarra eta jarri ditugun gogoak ez dute preziorik.

Horrela arituko gara bigarren fasean, beraz etxean ditugun partidutan agertu polira bete arteraino!! Denen artean lana errazago egiten da! 

Aupa Erreka!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: