martes, 20 de febrero de 2018

KRONIKA: ERREKA - BETI ONAK

Larunbat hagitz polita izan genuen asteburuan, ortziralean nola entrenatu genuen ikusiz, banekien ekipoa prest dagoela bigarren fase honetan partidu guziak zailtzeko aintzinean jartzen den edozeini!!! Ze sendotasuna ekipo!!! 

Lehen zatia lotuta hasi ginen, atakean gaizki eta korrikarik egin gabe atzerantz, baina 5 minutuko gauza izan zen, pixka bat zentratu ginenean makina martxan hasi zen. 0-3 galtzetik, 6-4 irabaztera joan ginen. Defentsan erakutsiz gure oinarria non dagoen eta atean Mikel Lana haundi batekin!!! Nahiz eta atakean ez ginen sobera fin ibili atsedenaldira 9-7 aintzinetik.

Garbi genuen 60 minutoetan zehar intentso aritu beharko genuela, Beti Onak, talde hagitz azkarra da eta zirrikitu ttikiena probexten ongi dakite. Polita joan zen bigarren zatia, gol bat eta biko abantailak beti gure alde eta haiek ez ziren inoiz aintzinetik jarri, batez ere, ez genielako deskantsatzeko denborik ematen. Gola hartu bezain pronto erditik atera eta haien porteria bilatzen ginen, aldiro. Gainera jokaldi ikusgarri aunitz izan ziren , bai defetsan eta bai atakean, eta horrela, irabazteaz gain ez ginen aspertu. 

Nik uste partidua irabazteko klabea, gu bat guttiago egon ginen momentu batean, 2-0 eko partziala egitea izan zela. Hor abantailatxoa hartu genuen eta 4 goian jarri ginen, gero azkenean banakako defentsa egin ziguten baina ez zuten lortu irabaztea, azkenean 23- 21, Beti Onakek partidu batean sartu dituen gol guttienak oraingoz eta 2 puntu on guretako!!

Eskertu hurbildu zen jendeari jarri zuen giroagatik, animo horiek aunitz laguntzen dute!!!! R K Trakatra!!! Badugu ekipo esaldi berria gainera!!! 

FIREWOOD TO THE MONKEY!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: