ERREKA - LOYOLA
Partidu polita aritzeko, nere ustez atakean eskubaloi politena egiten duen ekipoaren aurka, gurekin batera noski, jeje..
3 2 1 defentsa egiten dute eta zaila da hutsik ez egitea, hori da gakoa , huts aunitz eginez gero atakean haiek irabaziko dute eta bertzela , gure aukerak izan ditzakegu.
Lehenbizko 4 minutuetan 1-4 ko partziala egin ziguten lo hasi ginelako, baina segituan ernatu gunen eta 6 -4 jarri ginen, defentsa izugarri on bat eta abiadura aunitzekin atakean, mila aldiz erran dudan bezala, gure jokoa egiten. Ongi jarraitu genuen eta baita 5 goleko abantaila hartu ere. Perfekto ari ginen. Baina bizpahiru baloi galdu genituen erraz atakean, 6 metroak bilatzez utzi genituelako nire ustez,eta haiek segidan hurbildu ziren. 7 vs 6 jarri nuen atakean eta gaizki atera zitzaigun, atsedenaldira 13- 12.
Bigarren zatia serio eta sendo hasi genuen gure ohiko blokearekin 6 metrotan ( ausarta izan behar du batek hor muturra satzeko, buf) eta aintzinetik jarri ginen 2 eta 3 golez.
Baina atakean abiadura puntu hiori falta izan genuen eta aukerak bilatzen ez ginen ongi egon, aldaketa batzuk egin genituen bide ona aurkitu gabe eta haiek hobera egin zuten gure defentsan zirrikituak aurkituz, guk baino hobe akitu zuten eta horregatik 28- 30 irabazi ziguten azkenean.
Gure F4 ametsa joan da, beraz orain a tope akitu denboraldia 2 partidu gelditzen direlako oraindik, orain ez dugu aitzakirik, eta etxean dugun publikoak espektakuloa merezi du beraz FIREWOOD TO THE MONKEY!!
Aupa Erreka, detalletxoak falta zaizkigu partidu hauek irabazteko baina hortxe gaude, ze gustora ari garen jokatzen, gelditu horrekin, emaitzak ailetuko dira, bitartean enjoy the way!!!
BETI ONAK - ERREKA
Txapeldunen faseko bigarren itzuliari hasiera eman genion Atarrabian, gainera partidu hagitz garrantzitsua 4ko finalera hurbiltzeko.Ekipoan giro ezin hobea eta gose izugarria dugu , baina autopresio izugarria sartu diogu gure buruari nahi gabe, zeren eta partidu hauek ez ditugu anitzetan jokatu.
Berotzen hasi ginenetik nabaritu nuen hori, urduriegi ginen eta partiduko lehen zatian ongi islatu zen hori. lotuta bezela ginen, batez ere atakean, ez genuen gure ohiko jokoa egiten, baloia eskuetan denbora sobera manteintzen genuen eta horrela ez genuen aukera onik lortzen, gainera azken 10 minutuetan baloi aunitz galdu genituen eta atsedenaldira 6 golez azpitik ailegatu ginen, 16-10.
Atsedenaldian erran nien ez zela posible denboraldian ari garen la ona zapuztea urduritasunarengatik, ez duela zentzurik eta martxan jarri ginen. Tonteriak alde batera utzi genituen eta Errekaren sena berriz agertzen hasi zen, egurra defentsan eta buru gehixeago atakean, kosta egiten zitzaigun hala ere gol batera hurbiltzea, beti auikera genuenean kale egiten genuen eta. 10 min faltan 3 ra jarri ginen eta berriz 6 golera jarri ziren 2 minutuetan.
Hor gelditu genuen denbora, 8 min faltan erran nien, ez zegoela huts egiteko bertze aukerarik, inposible. Defentsan mixta bat egin genion haien jokalari arriskutsuenari eta hurbiltzen hasi ginen golez gol, armailetako nafarroako afizio hoberenak lagunduta,(30 bat doneztebar joan ziren gu laguntzera eta hori baino sentsazio hobeagorik ez dago, ze puta gozada afizio hau probextea).2 min faltan penalty bat gelditu zigun haien atezainak berdintzeko aukera genuenean eta gero haiek gola sartzea lortu zuten, beraz azkenean 27 25 galdu genuen.
Lehen zati hagitz txarra eta bigarren zatian lana doble egin behar izan genuen, hagitz jarrera ona eta ikasteko auiera ona, uste baino gehiago ikasten da partidu hauetan beraz horrekin gelditu behar dugu, guttinaka experientzia hartzen ari gara.
IBAN MINDEGIA "GAZBO"
No hay comentarios:
Publicar un comentario