miércoles, 7 de marzo de 2018

ERREKA- UHARTE: KRONIKA

ERREKA 32 - BM UHARTE 22

3. partidua txapeldunen fasean eta beldur pixka batekin, baja aunitz genituen eta garrantzitsuak gure defentsarako batez ere. Baina hasieratik a tope egon ginen 6:0 on bat eginez, haiek hala ere ez zeuden deseroso eta ez genuen lortzen zuloa egitea markagailuan, nahiz eta atakean aukera onak izan eta probextu.

Horrela, lehen zatia bukatzear zegoela 5:1 defentsa jarti genuen martxan, asier haundi batekin 1 postuan. Uharteko lehen lerroko 3 ak dudarazten zituen bi mugimendu eginez, eta atzean sendo egon ginen, behin abiadura gabe heldu zirela. Lehen zatian 16-11. 

Bigarrenean, berdin jarraitzea aukeratu genuen, eta atakean lixatu egin ginen, espektakulo haundia emanez niretako, ekipoan hagitz ongi eta azkar baloia mugituz, aukera errazak lortuz, partidu hagitz ona. Bukaeran 32-22.

5 partidu ditugu falta eta gero eta hobe ari gara, defentsan ongi ginen eta atakean abudo hobetzen, argi dago bide onean gaudela eta emaitzak heldu dira guttinaka, disfruta dezagun momentua ekipo!!!


IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: