lunes, 12 de marzo de 2018

KRONIKA: LAGUNAK - ERREKA

LAGUNAK 20 - ERREKA 23

Partidu zaila Lagunak hagitz gazte baina sendo baten aurka. Atake estatikoan ahalik eta denbora gehien ematen zuten baloiarekin atake oso luzeak eginez eta gu ere erritmo horretan sartu ginen, bi aldetan ere defentsa lan ona izan zen, haiek 5:1 eta guk 6:0 eginez. Atezainek ere lan ona egin zuten eta guk atakean erritmo falta haundia izan genuen, horrela atsedenaldira 9-8 iritsi ginen.

"Bronka" ttiki baten ondoren, gure betiko jokoa ez genuelako aurkitzen, hau da, 1000 km/h-an aritzea, partiduan hobe satru ginen bigarren zatian, defentsan ongi eta atakean hobe. Abantaila ttikiak lortu genituen baina ez ginen joaten markagailuan, haiek ongi zekiten zer egin, partidua lasaitu eta baloi gutti galdu. 5:1 jarri genuen defentsan baina nahiz eta haiek gehixeago ataskatu, atakean ez genuen gol errazegiak sartzea lortu. 

Baina azkeneko 10 minutuetan, gure Txato jaunak, ez zuen gogo sobera partidua galtzeko eta % 70 ko efektibitatea izan zuen atean, 5 goleko abantaila hartu genuen hori probextuz eta azkenean 20 23 gainditu genituen, lan haundia eginez. 

Aipatu nahi dut azken bi partidutan Javier Gagok egin duen lana, zeren soinu haundirik egin gabe, inoiz kexatu gabe, 120 minuto aritu da, 7 baloi rekuperatu ditu, defensan harri kozkor bat da, baloi pare bat bakarrik galdu eta atakean kontrolaz aparte eta pase on aunitzez aparte, 10 jaurtiketatik, 10 gol sartu ditu!!!! Kaptain Rock MVP

Gure lana egiten ari gara eta hagitz ongi gainera! Ni,pertsonalki, flipatzen ari naiz, egitan,ekipo honen jarrerarekin, ezin da gehiago eskatu, imposible!!! Aupa Ekipo, Aupa Erreka!!!


IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: