lunes, 9 de abril de 2018

UHARTE- ERREKA: KRONIKA

BM UHARTE 20 - ERREKA 19

Azken aurreko partidua larunbat honetan aritu garena, gainera deus jokoan ez zegoen eta nabaritu egin da bi taldeetan. 11 lagun bakarrik agertu ginen partidura, 4 aldaketekin bakarrik beraz eta normalean minutu guttiago aritzen direnen eta beti entrenatzera etortzen direnen artean banatu genituen minutuak. 
Eskertu behar doneztebetik agertu zen jendeari ere partidua ikustera, aunitz ez baziren izan ere haundiak beti, eta ahots potentearekin batzuk!! ( Baietz Jabi...jajaja)

Partiduari buruz ezer gutti errateko, tarteka ongi eta tarteka gaizki, eta hala ere gol bategatik galdu. Aldaketa aunitz egin nituen eta behintzat minutuak banatu genituen, baina orokorrean partidu hagitz txarra burutu genuen, beraz deus gehiagorik ez, merezita galdua eta kitto.

Ea hurrengo partiduan berriz ere gure maila hoberena emateko kapazak garen eta denboraldi bikain honi bukaera ezinhobea ematen diogun, horrela geroko afariak zapore goxoagoa izanen du eta seguru!!! Benga Ekipo, azken partidua da eta, hartu eta erraustu!!!!!

IBAN MINDEGIA

No hay comentarios: