Emaitza onekin etorri ginen Mendillorriko polikiroldegitik aurreko larunbatean apirilak 28an.
Gure benjaminek konbate asko izan zituzten eta azkenean lauk lortu zuten domina.
Nesketan Amaia Urroz lau konbate gogor egin ondoren, urrea lortu zuen.
Beste aldetik Aimar Sanchezek urrea lortu zuen ipponez konbate guztiak erraz irabazi ondoren.
Zilarra Ander Larraburuk lortu zuen, lau konbaten ondorioz poz pozik lehiatu eta emaitza oso onarekin bueltatu zen etxera.
Bukatzeko azken domina Julen Lazkanorentzat izan zen. 7 lehia izan zituen, oso gogorra guztiak ere, baina aurreko esperienzia eta entrenamenduak eman zioten merezitako domina.
Honekin, hurrengo arte.
Zorionak parte-hartzaile guztiei.
Noelia Ariztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario