jueves, 17 de mayo de 2018

Seniorrak: denboraldiko balorazioa

Jende berri aunitz sartu den denboraldia izan da, hasteko 5 jubenil igo dira, gero Ruben, Txato, Mikel eta Lame ere animatu zaizkigu, eta gainera Espelo, Julen Poti eta ni ere sartu gara hori dena kontrolatzen saiatzeko. Beraz ia ekipo erdia .

Lehenbiziko egunetik argi jarri genuen gure nahia, ahalik eta seriotasun gehiena, gogor entrenatu eta gero gerokoak. 20 ginen eta entrenamendu onak egin genitzakeen nahi ezkero.

Segituan kopa txapelketa hasi genuen, baina partidarik galdu gabe bada ere kanpoan gelditu ginen gol diferentziagatik. Gogo haundia ikusten nuen taldean...

Liga ere horrelaxe hasi genuen, jende aunitzeri minutuak emanez erritmo bizian aritzen saiatuz, nahiz eta baloia galdu aukera gehiago sortzeko ( NBA bailitzan...jaja) eta egia erran uste baina emaitza hobeak iristen hasi ziren, hagitz ongi entrenatzen hasi ginelako

Gero ikasketak eta lesioak medio entrenatzeko jende guttiago ginen eta  beharrik Pako, Elgorri, Inda, Endika, Julen, Joseba, Oiarzabal .....agertzen ziren kopurua haunditzeko (ez balira etorri, ez genuen eman dugun maila erdia ere eman izanen).

Horrela bertze urte batez txapeldunen fasean sartu ginen eta gure helburua horrenbertzez bete egin genuen. 8 partidu gelditzen zitzaizkigun bertze taldeko hoberenen aurka.

4ko finalera sartzeko hurbilen ginenan aritu ginen okerren, lasaitasun faltagatik batez ere, gure mugak ia gainditu genituen eta horrek ez du preziorik. Azkenean Nafarroako 5.postua guretako talde hagitz gazte batekin, 21 urteko media. 

Pertsonalki, ez nuen inoiz espero izanen egin dugun urte ona egitea, ia dena aldatu dugu eta pausuz pausu hagitz abudo hobetu!!!

Hurrengo urteko helburua ere txapeldunen fasean sartzea izango da eta partidu garrantzitsuetan burua hotz izatea. 

Horretarako aurten bezain entrenamendu onak behar dira, bertzela ez da posible, aupa Erreka!!! 

Firewood to the monkey!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: