Lehen partidua Anaitasunaren aurka izan dugu, iaz ez zuten talderik atera bigarren mailan, beraz ez genuen erreferentzia solidorik. Hori bai, jubeniletan iaz, partidu guztiak irabazi zituzten eta ez da talde batere eskasa.
Guk jende falta izan dugu oporrak medio eta haiek 15 etorri dira, fisikoki geihago izan dira. Defentsa on bat egin dugu 6 metroko marran baina kanpoko jaurtiketekin min haundia egin digute, gainera fisikoki nabaritu izan dugu pixka bat aldaketa falta hori.
Hala ere, ez dugu inoiz beldurrik izan eta atakean nahiko ongi eta gauzak pentsatuz eginez jardun dugu ia partidu guztia. Bigarren zatian haiek aintzinetik ere jarri dira baina pazientzia izandu dugu momentu horretan. 2 minutu faltan baloia gurea zen eta markagailuan 23na ginen, orduantxe aritu gara hoberen eta azkenean 25 24 ko emaitzarekin partidua guretzat.
Nik uste partidu hagitz polita egin dugula , gutti entrenatu dugulako orain arte eta jende gutti ginelako. Chapeau equipo, lanean segituko dugu gogor, ez dakigu bertze moduan disfrutatzen eta!!
Aupa EKIPO!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario