martes, 18 de septiembre de 2018

GAZTEEN ESKUBALOI ENTRENAMENTUAK


2018-2019 denboraldiko eskubaloiko gaztetxoenen taldeen entrenamenduen egunak eta orduak honakoak izanen dira:

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak:

Ortziraletan 16:15etatik 17:15etara.

Neska eta mutikoek elkarrekin entrenatuko dute.

Astean entrenamendu bat eginen dute eta ez dute partidurik jokatuko. Entrenamenduak irailaren 28an hasiko dituzte.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak:

Ortziraletan 17:15etatik 18:15etara.

Neska eta mutikoek elkarrekin entrenatuko dute.

Astean entrenamendu bat eginen dute eta ez dute partidurik jokatuko. Entrenamenduak irailaren 28an hasiko dituzte.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak:

Asteartetan 17:00etatik 18:15etara eta ortziraletan 18:15etatik 19:15etara.

Neska eta mutikoek elkarrekin jokatuko dute.

Astean bi entrenamendu egin eta larunbata goizetan partiduak jokatuko dituzte. Entrenamenduak irailaren 25ean hasiko dituzte.

Neska infantilei eta kadeteei dagokienean, entrenamenduak honako egun eta orduetan eginen dituzte:

Neska infantilak: astelehen eta ortzegunetan 17:00etatik 18:30etara

Neska kadeteak: astelehenetan 17:00etatik 18:30etara eta ortzegunetan 18:00etatik 19:30etara.

Bi talde hauek irailaren 24an, astelehena, hasiko dira entrenatzen.

Jokatu nahi duten neska eta mutikoak agertu daitezela zehaztutako ordu eta egunetan kiroldegira. Jokatu nahi duten guztiek dohainik eginen dutela gogorarazi nahi dizuegu.

Edozein zalantza izatekotan entrenatzaileekin argitzen ahalko duzue edo bertzela honako zenbaki hauetara deitu dezakezue:

David Mindegia: 626605570
Joseba Legarra: 680604473

Honako helbidera ere idatzi  dezakezue: errekaelkartea@yahoo.es

No hay comentarios: