jueves, 27 de septiembre de 2018

Niko Mindegiari elkarrizketa


Iepa Niko. Frantzia aldean zaitugu, bertan bigarren denboraldian murgildua. Lehendabiziko denboraldiaren balantzea zein izan zen?

 Nire integrazioa arront ona era azkarra izan arren, kirol mailan urte oso zaila izan zen. Entrenatzaile aldaketa izan genuen azaroa aldean eta oso irregularki jokatu genuen, bai talde mailan bai ni pertsonalki. Hala ere harro nago egindako lanarekin, naiz eta emaitzak ez lortu.

Aurtengoari begira, zein helburu dituzue?

Aurten dena aldatu da entrenatzaile berriarekin. Gure helburua europan sartzea da, hau da 5/6 lehendabizikotan sartzea, baino egia da momentuz eguneroko lanean kontzentratuak gaudela hemen partidu bakoitza guda bat delako.

Taldean aldaketa aunitz dituzue?

Aldaketa handiena entrenatzaile berria izan da. Behar genuen disziplina eskatzen du eta kalitatezko entrenamenduak prestatu eta hor dago gakoa. 

4 jokalari berri ere etorri dira eta egia erran arront onak dira, haien artean Alejandro Costoya asturiarra. 

Kirol arlotik kanpo, nolako bizia daramazu Frantzian? Ongi egokitu zara?

Hemengo bizimodura segiduan egokitu nintzen. Bizitzeko leku bikaina da, denetik dago eta ez da haundiegia, beraz herrikoak garenendako bikaina. Hizkuntza nahiko azkar ikasi nuen eta horrek jendea ezagutzen lagundu dit. Orokorrean bizitza lasaia daramat, aunitz entrenatzen dugu orain eta libre duguna deskantsatzeko probexten dut, adina nabari baita! 

Akitzeko, zuzendu hitz batzuk "errekazale" guztiei....

 Bueno errekazaleok, segi bixkor eta kirolaz disfrutatzen. Eta jakin ezazue atzerrian eta Iruñaldean gure herrian eta elkartean organizatzen dituzuen gauzak eta zuen funtzionamendu eta mugimendua kontatzean jendea aunitz harritzen dela. Beraz, gora gu ta gutarrak!

2 comentarios:

Unknown dijo...

Ederra elkarrizketa!!
Sasoiaaaa!!

Unknown dijo...

Ederra elkarrizketa!!
Sasoiaaaa!!