lunes, 16 de septiembre de 2019

ERREKA -BURLADA: KRONIKA

ERREKA 34 - BURLADA 23

Etxean lehen partidu ofiziala jokatu genuen Burladaren aurka larunbatean, haiek 2 partidu irabaziak eta guk berdinketa bat eta irabazi bat geneuzkan. Beraz irabazteak bakarrik balio zigun kopako finalerdietara sailkatzeko. 

Eta ez genuen barkatu, hasieratik gure defentsa boteretsua erakutsi genuen eta atezainak aunitz lagunduta segidan abantaila hartzen hasi ginen. Gainera lasai eta zentzu aunitzekin aurkitu genituen aukera hagitz onak postu guztietatik gol dexente sartzeko. 

Partidu bikaina egin genuen nahiz eta bigarren zatian intentsitate pixka bat galdu. Behintzat lehen zatiko abantaila ez genuen galdu eta denek maila ona eman genuen.

Martxan jarri dugu makina berriz, hau hasi da!!

Aupa Erreka!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: