martes, 5 de noviembre de 2019

BETI ONAK 21- ERREKA 30: KRONIKA

Arratsaldeko 4 tan aritu ginen sailkapenean laugarren zegoen Beti Onak en aurka, hasieratik serio sartu ginen partiduan baina atakean ez genuen golik sartu nahiz eta jaurtiketa errazak lortu, beraz haiek 3-0 jarri ziren gainetik segidan. Orduantxe ernatu ginen eta 1-6 ko partziala egin genuen segidan defensa lan izugarri baten bidez. 4-6 jarriz horrela. Hortik atsedenaldia arte orain arteko defensa lan hoberena egin genuen nire ustez, pixka bat arriskatuz eta aldi berean laguntzak bikain emanez. 10-20 atsedenaldira eta partidua nahiko kontrolatua edo behintzat gure eskutan genuen momentu horretan.

Bigarren zatian ere ongi sartu ginen partiduan baina gero intentsitatea jeitsi genuen eta atakean ere huts galantak egin, kanpora jaurtiketak 6 metrotik adibidez!! Hala ere tarteka erritmo onean aritzea lortu genuen eta partidua nahiko kontrolatua eraman genuen. Bukaeran 21-30 akitu genuen horrela bortzgarren partidua jarraian irabaziz eta lan ederra eginez. Hobetzen ari gara, gauza ttiki aunitz kontrolatu behar baitira perfekto aritzeko eta horren bidean gaude.

Hurrengo larunbatean lehia gogorra izanen dugu berriz donezteben 18h30tan!!! Agertu soinua ateratzera eta denenartean ea bi puntuak etxean gelditzen diren, aupa equipo!!!! Erreka trakatra!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: