miércoles, 18 de diciembre de 2019

UNIVERSIDAD DE NAVARRA - ERREKA: KRONIKA

Hiru aste aritu gabe eta beldu pixkotekin agertu ginen Iruñako Unibertsitate pribatura igandean 12tan aritzera.

Beti gustatu izan zait nola aritzen den ekipo hau, denen artean eta intentsitate haundiz, tarteka prezipitatu egiten dira eta hori hagitz ongi probextu genuen abanataila hartzeko, 4-8 irabazten hasi ginen lana haundia eginez defentsan eta baloia argiak lortuz, atsedenaldirako ekipo guziak izan zituen minutuak eta ongi atera zitzaigun 10-19 joan ginelako aldageletara.

Bigarren zatiko lehen 5 minutuak erokeri bat izandu zen, bi taldeak lepo gabeko oilaskoak bezala hasi ginen laisterka baloiak galduz sobera importa gabe. Gero erritmoa pixka bat lasaitu zen eta beharrik!!

19-24 ra hurbildu ziren 50. minutua aldera atakean baloi batzuk gaizki jokatu eta defentsarako bidaian ez ginelako deustaz ohartzen, hor denbora gelditu, arnasa hartu eta bi gol jarraian sartu genituen ongi akituz partidua.

Bukaeran 23-29 emaitza eta bertze bi puntu sakelera, lan ona egiten jarraitzen dugu, gustora egiten dugulako, ea horrek luze jarraitzen duen, nik baietz uste dut!!! Maila haundiko momentuak egiten ditugu eta hori ikusten haur batek bezala gozatzen dut!!!

Aupa Erreka!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: