martes, 10 de marzo de 2020

ERREKA- CANTOLAGUA: KRONIKA

Bigarren faseko 4.partidua izandu zen larunbatekoa Zangotzako Cantolaguaren aurkakoa. Partidu gogorra espero genuen, (fase honetan denak ari dira izaten) eta halaxe izandu zen.

Tamalez galdu egin genuen nahiz eta ia ia buelta eman genion azken minutuetan. Gauza aunitz egin genituen ongi baina ez zen gure partidu hoberena izan, baloi franko erori zitzaizkigun eskuetatik eta jaurtiketa “errazak” huts egin genituen, hala ere partiduz partidu erakusten dugun jarrera ezinhobea da eta horrek urreak baino gehiago balio du niretzat, aldaketa gutti egiten ditugu eta neka neka akitzen dugun arren jokalari gutti gaudelako fisikoki osoak, irabazteko grina eta aukera denaren gainetik dago eta entrenatzaile bezala hori nabaritzeak ileak puntan jartzen dizkit bankilloan nagoela.

Gainera Marea urdinak ateratzen  duen orroak ere barrenak berotzen ditu eta zorte ikaragarria dugu hori gozatzeko aukera izateaz. Partiduak irabazi eta galdu eginen ditugu, baina partidu hauetan sortzen den giroa ikustekoa da, eta lehen pertsonan bizitzea LA REOSTIA!!

Aupa Erreka, hurrengo larunbatean berriz Donezteben elkartuko gara 17h00 tan Txantrearen aurka aritzeko, ea bi puntuak etxean gelditzen diren!!!

IBAN MINDEGIA

No hay comentarios: