lunes, 2 de marzo de 2020

LOYOLA - ERREKA: KRONIKA

Asteburu potente bat izan da joan den hau guretzat.

Lehendabiziko Niko Irunera ikustera joan ginen hagitz gustura eta han izugarrizko giroa jarri zuen Artalekuk, partidua 16h00 tan zen eta talde erdia edo han ginen ikusten. Gainera Wisla sailkatu egin zen Europako 14 talde onenekin!!! 

Akitu ondotik, kotxea hartu eta Iruñeara joan ginen donezteben elkartuz 20h15 tan hasteko partidua.

Denboraz larri ibili ginen baina berotzeko 25 minutu izan genituen. 

Hala ere partiduan mentalki sartzea ez zen erraza izan eta gainera iazko txapeldunaren aurka bere etxean aritu beharrak ginen. 

Segituan 4-1 jarri ziren aintzinetik eta partidu guzian zehar hori izan zen diferentzia, batzutan 4-5 goleko abantaila hartzen zuten baina 3 golera hurbiltzen ginen, ez ziguten denborarik ematen gehiagorako, erdiko saketik eta transizioan ligako ekipo hoberena dela erranen nuke, ez dute baloi bat galtzen eta abiadura ikaragarria dute.

Gainera bat gehiago direnean ia beti ateratzen dute diferentzia positiboa. 
Baina, guk ez dakigu etsitzen, ez dugu inoiz atzentzen irabazteko grina eta gogoa eta horrexek eraman gintuen aintzina azken 6 minutuetan. 

Defentsa izugarri bat eta SuperLuismi atzean izanda, kontra baten bat eta baloi errekuperaketa onak eduki genituen, atakean ia hutsik ez genuen egin eta minuto bat t'erdi falta zenean gainetik jarri ginen.
Hurrengo atakean ez genuen gola lortu baina haien atakea bikain nahasten jakin genuen golik hartu gabe.
 Azkenean seguraski gehienek ikusi izanen duzuen bezala azken jaurtiketa gelditu eta orain arteko 2 punturik zailenak Doneztebera!!!! 


Gelditzen diren 5 partidutatik 2 irabazi ezkero 4ko finalean egonen gara berriz eta pasa ditugunak pasa ondotik, lesio urte ikaragarria, ezin dut ongi azaldu talde honi diodan errespetua!!!!

Ez dut hitzik!! Yihaaaaaa!!! Erreka trakatra!!! 

IBAN MINDEGIA

No hay comentarios: