jueves, 6 de agosto de 2020

Frantziar Pirineoa

Kaixo Errekazaleak,​

Aspaldian gogoa nuen Pic Long-Neouvielle-ko mendigunea (massif du Néouvielle) ezagutzera joan eta han egun batzuk pasatuz mendi batzuk egiteko eta aurten azkenean aurrera eraman dut nire lagun Aitorrekin burutan nuen plana. Ikusgarria pirinioetako zonalde hau, pirinioetan dagoen lekurik politenetako bat dudarik gabe. ​

1 eguna: Lac Cap Long (2.170m) → Pole Crabounouse Norte (3.016m) + Pole Crabounouse (3.021m) + Pic de Bugarret (3.031m) + Dent D´estibere Male (3.017m)+ Pic Long (3.192m) + Aguja Badet (3.135m) + Falsa Aguja de Badet (3.140m) + Pic Badet (3.160m) + Pic Maou (3.074m) → Lac Cap Long (2.170m) /// 16,5km / 1950m+ / 10h30min​

Astelehen gauen iritsi ginen Cap Long-eko urtegira eta bertan egin genuen lo. Leku zoragarria, ez da ordaindu beharrik eta libre dago lo egiteko bai furgonetan bai campingean. Urtegi bukaera arte joan eta hor uzten dizute. Hurrengo egunean Pic Long-eko Oeste-Este kresta burutu nahi genuenez eta jakinik oso luze joanen zela, goizean 06:30 atera ginen embalsetik egun eder batekin. Lehenengo hiru-milakoak ez daude oso ondo seinalizatuak eta ez da erraxa bidea ondo hartzea. Embalsea gurutzatu eta aguja tourrat kollatura joan beharra da, gero handik 100m edo jeitsi eta aguja tourrat lakua zeharkatuz Crabounouserantz igo. Handik jada kresta guzia ikusten da. 2,5-3km-ko kresta luzea da, batzutan oso aereoa nire ustetan. Krestak gustatuz gero, egin beharreko irteera, asko disfrutatzen baita. 4 edo 5 ordu pasa genituen krestan eta asko gozatu genuen beti ere tentsio puntu batekin, normala den bezala. Krestako parte haundienean II-ko pausoak dira eta ondo joaten da, nahiz eta lehenago aipatu bezala, zati batzuk aereoak dira eta II pauso horiek oraindik gehiago inpresionatzen dute. Bugarretetik jeistean III pauso bat dago kontuz ibiltzekoa eta gero Aguja Badetetik, Falsa agujara zuzen joan nahiez gero III+ pauso bat tximenea batean gorantz ateratzeko. Arratsaldeko 17:00tan iritsi ginen berriro ere embalsera eta txapuzon on eta afari goxo baten ondoren lo egitera joan ginen “xabalduak”.​

2 eguna: Lac D’ Aubert (2.150m) – Pic Neouvielle (3.091m) – Lac D’ Aubert (2.150m) 8km / 1000m+ / 4h30min-5h​

Hurrengo egunean goiz esnatu eta Cap de Long embalsetik Lac D´Aubert lakura joan ginen. Ibilbidean Lac de Oredon eta bertan dagoen refugiotik pasatzen da. Hortik Lac D´Aubertera joateko 8,90€-ko peajea ordaintzen da. Eta Lac D´Aubertera joateko goizean 09:00 baino lehen igo behar da edo bestenaz gero 18:30tik aitzin. Ordu tarte horietan ezin da igo, jaitsi bai ordea. ​

Neouvielleko bide normaletik segituan iristen da Lac D´Aubert lakutik ateraz gero. Ezer ez du bideak, blokeko arri aunitz hori bai jajaja baina bestalde igoera oso polita Aubert lakutik. Goian elurra harrapatu genuen, bastante abuztua izateko, ez zegoen gogorra eta malda asko ez dagoen toki batean daude neberoak baina tira uztailean kranpoiak behar ziren bai edo bai aurten Neouviellera igotzeko. Goitik izugarrizko bistak, pirineo guzia ikusten da bertan egongo balitz bezala. Bertan ikusi genuen nundik heldu zen „Des Trois Coinsellers“ kresta (IV) bai eta Ramougn (3.011m)-era joaten den kresta (III).​

Ba horixe frantziar pirinioetan izandako abentura, pozgarria eta asko asko askoooooooo betetzen dituzten egunak!!!! ​


Ibai Marizkurrena eta Aitor Vertiz



No hay comentarios: