ERREKAREN EGUNA - EKAINAK 4

lunes, 9 de noviembre de 2020

MENDIAREN EGUNA 2020 / DÍA DE LA MONTAÑA 2020


 Egoerak baldintzatuta bada ere, aurten Donezteben MENDIAREN EGUNA ospatuko dugu  Erreka Kirol Elkartearen eskutik. Azaroaren 21ean, izanen da hitzordua. ALEX TXIKON izanen dugu gure artean "Mendi Biluzia" proiekzioarekin. 2016ko otsailan Simone Moro eta Ali Sadpararekin batera Nanga Parbatera neguan eginiko lehendabiziko  igoerari buruz dihardu dokumentalak.

  Bi saio izanen ditugu Zineman, eta saio bakoitzeko 60 sarrera bakarrik salduko ditugu. Lehen emanaldia euskaraz izanen da 16:30etatik aintzin, eta bigarrena erdaraz, 19:00etan.  Proiekzioa akitzerakoan Alex Txikonekin solasteko aukera izanen dugu. Aipatutako espedizio horren harira ateratako liburua ere aurkeztu eta sinatuko digu Alex-ek. Gainera zinemako kanpokoaldean karpa  bat jarriko da erreskateko azkeneko  teknologiak ezagutzeko.

 Sarrerak 5 eurotan salgai daude dagoeneko Doneztebeko Ostiz etxean.

 COVID PROTOKOLOA:

 - 60 sarrera salduko dira saio bakoitzeko, legeak agindutako aforoa betetzeko.

- Lehengo saioaren ondotik 18:30etako zinema aretoa hutsa egon beharko da desinfektazio lanak burutzeko. Bigarren saioan, aldiz, 21:00etarako hustu beharko dugu zinema.

- Sarreran gel desinfektantea eskura izanen dugu.

- Lehenengo saioan 16:15etan irekiko ditugu ateak, eta bigarrenean 18:50etan, sarrera pixkanaka egin ahal izateko. Puntualitea eskatzen diegu bertaratuko diren guztiei, ordutegiarekin behar bezala betetzeko.

---------------

Aunque condicionados por las circunstancias, éste año volveremos celebrar el DÍA DE LA MONTAÑA que organiza el Erreka. Será el próximo día 21 de noviembre, sábado, y tendremos a ALEX TXIKON como protagonista, donde nos presentará su  proyección la "La Montaña desnuda". El documental versa sobre la primera ascensión invernal al Nanga Parbat, que la realizó junto con Simone Moro y Ali Sadpara en febrero de 2016.

 Tendremos dos sesiones, con 60 entradas a la venta en cada una de ellas. La primera será en euskara y comenzará a las 16:30 y la segunda, en castellano, a las 19:00 horas. Tras finalizar las proyecciones tendremos la posibilidad de charlar con Alex Txikon, que aprovechará para presentarnos y firmar su libro sobre ésta expedición. En el exterior del cine colocaremos una carpa donde podremos conocer las últimas tecnologías de rescate.

 Las entradas están ya a la venta por 5 euros en Casa Ostiz de Doneztebe/ Santesteban.

 PROTOCOLO COVID:

 - Se venderán 60 entradas por sesión, para cumplir el aforo permitido.

- En la primera sesión el cine deberá estar vacío para las 18:30 horas, para proceder a la desinfección de la sala. En la segunda sesión a las 21:00 horas tendrá que estar desalojado.

- En la entrada habrá gel desinfectante.

- En la primera sesión abriremos las puertas del cine a las 16:15 horas y en la segunda  las 18:50 horas para realizar una entrada escalonada. Se ruega puntualidad a los asistentes, para poder cumplir con el horario previsto.

 

No hay comentarios: