sábado, 27 de marzo de 2021

ERREMONTE FINALAK / FINALES DE REMONTE



Nafarroako Kirol eta Jolasak

Leatxe-Maylin II (Erreka) 27
Pikabea-Otxandorena (Erreka) 35

Nafarroako Txapelketa

Maylin-Segura (Agoitz) 20
De Rueda-Mitxeo (Erreka) 35

Gaur goizean Labriten jokatutako finaletan, Pikabea-Otxandorena (Erreka) bikotea izan da NKJ txapelketako irabazlea eta seniorretan berriz, Nafarroako Txapelketan, De Rueda-Mitxeo (Erreka) bikotea izan da txapelduna.

Lehendabiziko partidua hagitz berdindua eta ikusgarria izan da, markagailua batzuen eta bertzeen aldera mugituz joan delarik. Baina 22 tantuetara berdindu ondotik, Otxandorenak sakearekin asmatu eta min handia egin du, lortutako diferentzia partidua akitu arte mantentzea nahikoa izan delarik.

Senior mailako partidua desberdina izan da. Bikote urdina, hasieratik bukaera arte, partiduan nagusi izan da. Mitxeok partidu bikaina jokatu du eta aurreko partiduan Otxandorenak egin duen bezalaxe, Mitxeok ere sakearekin min handia egin du.

Zorionak pilotari guztiei egindako txapelketa ikusgarriarengatik!
-------------------

En las finales que se han jugado hoy a la mañana en el Labrit, Pikabea-Otxandorena (Erreka) en juveniles y De Rueda-Mitxeo (Erreka) en senior han sido los campeones de los JDN y Campeonato Navarro respectívamente.

El primer partido ha sido muy igualado y vistoso con diferentes alternativas en el marcador para colorados y azules. Pero tras el empate a 22, Otxandorena ha acertado con el saque haciendo mucho daño y consiguiendo una renta suficiente manteniéndola hasta el final del partido.

El el partido de los senior, la historia fue totalmente diferente. Los azules han dominado de principio a fin comandados por un gran Mitxeo, que al igual que Otxandorena ha hecho muchísimo daño con el saque.

¡Felicidades a todos los pelotaris por el maravilloso campeonato que habéis realizado!

No hay comentarios: