viernes, 7 de mayo de 2021

IBAN MINDEGIARI ELKARRIZKETA

 

Iepa Gazbo!! 

Aspaldi zure berririk izan gabe!! Errekazale guztiek dakiten bezala, denboraldi honetan Covid-a dela eta, Ligan ez dugu izenik eman. Halere, otsailean entrenamentuekin hasi zineten. Nola doa kontua? Noiz entrenatzen duzue eta zenbat jokalari dituzu zure gidaritzapean?

Otsailean hasi ginen bai, txirrinta kentzeko batez ere, nik uste liga ez aritzeko erabakia ongi hartu genuela denen artean, baina azkenean entrenatzeko gogoak ere etorri zitzaizkigun eta xuabe xuabe hasi gara.

10 jokalarik erabaki zuten entrenatzen hastea. Astean behin, asteazkenean, elkartze gara 19h30tan. Baina normalki 6 edo 7 agertzen gara, beraz gauza haundirik ez dugu egiten. Agertzen garenak gustora egiten dugu entrenoa eta eskubaloi pixka bat egiteko behinik behin balio digu.

 Protokolo zorrotza segitzen duzue entrenamentuetan. Ez da erraza izanen...

 Dudarik gabe, arrisku gehiago dago polikiroldegia barrenean egonik kanpoan baino eta maskarillarekin entrenatzea beharrezkoa da, baina hagitz deserosoa egiten zaigu.

Klubak protokolo bat jarri du martxan eta hori jarraitzen dugu ahalik zorrotzen, ohituratu arte zaila da, baina ze remedio, entrenatu nahi badugu.

Pentsatzen dut partiduak jokatzeko irrikitan egonen zaretela, eta datorren denboraldian izanen duzuela begirada jarria.... Nola ikusten duzu kontua datorren denboraldiari begira? Aldaketa aunitz izanen ditugu? Zein izanen da taldearen helburua?

 Egia erran ez dut batere pentsatu hurrengo urtean, ez du balio, egoera nola egonen den ere ez dakigu, beraz, joanen gara pentsatzen momentua iritsi ahala.

Hala ere gogo haundiak  ditu ekipoak jokatzen hasteko eta dena ongi badoa ekipo polita izateko aukerak baditugu, beraz ea jokazeko aukera dugun abudo!!

 Batzutan jubenilen taldearekin ere lanean egoten zara. Nola ikusten duzu etorkizuneko talde hau? Zenbat jokalarirekin ari zarete entrenatzen?

 Hauekin astean bi aldiz entrenatzen dugu astearte eta ortzegunetan, gehienez 15 jokalari egoten ahal dira eta gehienetan 13-14 bat agertzen dira.

Talde hagitz polita da eta ikaragarrizko gogoa eta ahalmena dute ikasteko eta entrenatzeko, hurrengo urtean ere denak jubenilak izanen dira oraindik, aurten lehenbiziko urtekoak eta kadeeak nahasiak direlako.

Abudo ari dira ikasten eta senior ekiporako urte pare batean edo, jokalari franko sartuko dira nik uste, ea hala den. Seinale ona litzateke!!

Eskerrik asko, Iban. Segi gogor lanean eta ea laister errekazale guztiak polikiroldegian elkartzerik badugun eskubaloiaz gozatzeko.


No hay comentarios: