martes, 25 de enero de 2022

TXANTREA- ERREKA: KRONIKA

3 puntoko abantailarekin joan ginen gure atzean bostgarren postuan dauden Txantrearen aurka aritzera.

Txapeldunen fasean aritzeko laugarren postu horri eusteko beraz partidu hagitz garrantzitsua zen.
 Beraz presio puntu batekin hasi ginen eta horrek defentsan lagundu zigun baina atakean pixkot lotu.
Atzean bikain egon ginen partidu guzian zehar, ia beti haien mugimenduei aurreratuz eta jaurtiketa erraz gutti utziz.

 Atakean ongi hasi ginen atezaina extremoetatik gelditzen hasi arte, hortik aintzina beldur pixka bat hartu genuen jokoa irekitzeari , hala ere aukera nahiko onak lortu genituen, baina aunitz kostata, haiek erdiko zona ederki defenditzen zutelako.

 3 minuto faltan bategatik galtzen ari ginen, hortxe lasaitu ginen bat batean eta buelta ematea lortu genuen, 20 segundo faltan edo, azkeneko gola sartuz, extremotik gainera.

Azken jaurtiketa bat izan zuen txantreak denbora ia akitua zegoela eta barrerak blokeatuta 2 puntu zail eta hagitz landuak lortu genituen elkarrekin gustora afaltzera joateko eskusa ederrarekin.

 Orain 5 puntora jarri gara bostgarren postutik , ongi etoriiko zaigu lasaitzeko pixka bat eta eskubaloian zentratzeko, ekipo honekin edozein gauza da posible, edozeinen aurka gal dezakegu, bai, baina irabazi ere bai, eta hortara goaz, 10 partidu falta ditugu liga akitzeko eta badugun guztia emanen dugu!!!!
 
AUPA ERREKA!!! EGURRAAA!!!

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: