martes, 5 de abril de 2022

Judo: infantil eta kadeteen 3. fasea




Apirilak 2an, aurtengo infantil eta kadeteen Nafarroako kirol jokoei eman diegu amaiera Mendillorriko Polikiroldegian.

Aurreko bi faseetan bezala, honetan ere 6 partaide izan ditugu lehian.

Kadeteetan Maialen Marichalar -63kgtan eta Gaxuxa Zelaieta -57kgtan.

Biak lortu dute podiumera igotzea. Maialenek bigarren postua lortu du eta Gaxuxak hirugarrena.
Ehuneko ehuna utzi dute tatamiaren gainean eta emaitzak iritsi zaizkie.

Bertze aldetik mutil infantiletan, Eneko Zulaika -60kg, Joanes Juanotena -46kg, Xabat Marichalar -42kg eta Unai Irigoyen -38kgtan lehiatu dira.

Lauek borrokatu dira brontzea lortzeko, eta Joanes eta Xabat izan dira hirugarren postua lortu dutenak.

Guztiak lan bikaina egin dute. Aurrera eginez eta egindakoarekin aunitz ikasiz.

Zorionak eta segi hortan!

Noelia Ariztia

No hay comentarios: