EKAINAK 26 - HERRI KROSSA

lunes, 20 de junio de 2022

Denboraldiaren laburpena / Resumen temporada

 (Herriko bestetako aldizkarirako idatzitako artikulua / Escrito realizado para la revista de fiestas)

2021/2022 denboraldi honi titular bat jarri beharko bagenio, normaltasunera bueltatu garela izanen litzateke. 2020ko martxotik aintzinera izan genuen geldialdi bortitzaren ondoren, Errekak bere ohiko martxa hartu du.


Eskubaloi denboraldia zalantza aunitzekin hasi genuen, baina erantzun zoragarria izan zuen gure deialdiak. 190 neska-mutil izan ditugu lanean urte guztian zehar, 8 taldeetan banatuak. Gure harrobia, Nafarroa mailan erreferente bat, inoiz baino biziago dago.

Ez ditugu ahazten goi mailan ditugun bi jokalari: Ibai Meoki, ikusgarri Helvetia Anaitasunan; eta Niko Mindegia, Poloniako Wisla Ploc-en denboraldi bikaina borobiltzen ari zena, baina azken txanpa honetan lesio larri bat izan duena. Aupa Niko, zurekin gaude!

Nabarmendu gure talde seniorra Final Four berri batera sailkatzeko puntu bakar batera gelditu dela. Baina ez gara horregatik behera etorriko. Izan ere, datorren denboraldiari ilusio ikaragarriarekin begiratzen diogu. Ea errekazale guztiekin batera bertze urte historiko bat bizitzeko aukera dugun. Zergatik ez?

Pilota sekzioak gogor segitzen du lanean, eta garrantzi haundiko bi txapelketen antolakuntzarekin segitzen du: Malerreka eta Josetxo Ezkurra Memoriala. Hain gurea dugun Erremonteak ere bere lekua du Errekaren barrenean. Gainera, pilotaren inguruan egitasmo berri batean lanean gabiltza. Ea laister martxan jartzen dugun...

Noelia Ariztiak zuzentzen duen Judo Eskola tatamietara bueltatu da. Eta horrekin batera lehendabiziko dominak lortzen ari dira dagoeneko. Segi horrela! 

Abendu bukaeran Mendiaren eguna ospatu genuen, Ekaitz Maiz protagonista nagusia izan zelarik. 2022 urteko edizioarako goi mailako mendizale bat  hitzartua dugu dagoeneko, baina honen berri aintzinago emanen dugu. Gainera gure ohiko ateraldiekin segitzen dugu: Bonozorrotz, Saioa eta Mendaur.

Erreka Tri-k eta Txirrindularitza sekzioek pandemiaren geldialdia nabaritu dute, baina gure maillota dagoeneko errepideetara bueltatu da.

Erreka Dantza taldea ere plazetan dugu berriz ere. Eta nola estimatzen dugun!! Bagenuen gogoa...

Udako Kirol Eskola antolatu genuen pasa den udan, ez horrela San Silvestrea eta Herri Krossa, osasun egoerak horrela bultzatuta. Aurten espero dugu hutsik ez egitea. Izan ere, ekainak 26an Herri Krosaren 42. edizioa burutuko dugu. Ez da gutti!!!

Lerro hauek irakurtzean espero dugu errekazale guztiek hainbertze maite dugun Errekaren Eguna ederki ospatu izana.

Ezin dugu akitu gure bazkide eta babesleak eskertu gabe. Eta nola ez, iharduera guzti hauek aintzinera ateratzeko bolondres gisa laguntzen diguzuen guztiei, bihotz-bihotzez, ESKERRIK ASKO. Zuen konpromezurik gabe hau dena ezinezkoa izanen litzateke. Zuek zarete ERREKA!

Tira ba, doneztebarrak, gozatu  bestak ahalik eta gehien. Aurten, inoiz baino gehiago, merezi dugu!

Gora San Pedro!

--------------------------------------

Si tuviésemos que poner un titular, diríamos que ésta temporada 2021/2022 que estamos a punto de cerrar ha sido la de la vuelta a la normalidad. Tras el parón obligado en la mayor parte de nuestra actividad a partir de marzo de 2020, el Erreka se ha puesto en marcha con toda su maquinaria.
 
Comenzábamos con dudas la temporada de balonmano, pero la respuesta de la gente fue espectacular. Hemos trabajado con 8 equipos y más de 190 chicas y chicos durante todo el año. Nuestra cantera, una de la más reconocidas de Navarra, sigue muy viva. 

No nos olvidamos de nuestros dos jugadores, que siguen en la élite: Ibai Meoki espectacular en el Helvetia Anaitasuna y Niko Mindegia, que estaba realizando una temporada formidable en el Wisla Plock polaco pero ha sufrido una lesión de importancia en el tramo final. ¡Ánimo Niko, estamos contigo!

Destacar que nuestro equipo senior se ha quedado a un sólo punto de disputar una nueva Final Four, pero lejos de venirnos abajo, estamos con la ilusión por las nubes para la temporada venidera. Esperamos poder dar una gran alegría a las y los errekazales. ¿Por qué no? ¡A por ello!

Nuestra escuela de Pelota sigue trabajando duro, con la organización de torneos muy consolidados: el Campeonato de Malerreka y el Memorial Josetxo Ezkurra. También sigue teniendo cabida en el Erreka un deporte tan reconocido en Doneztebe como el Remonte.  Además, tenemos  en mente un proyecto muy ilusionante entorno a la pelota. Esperemos que más pronto que tarde, vea la luz. Os iremos informado.

 La Escuela de Judo dirigida por Noelia Ariztia ha vuelto al tatami. No sólo a los entrenamientos, sino también a la competición. Y con ello, están llegando ya las primeras medallas, a las que tan bien acostumbrados estamos.


A finales de diciembre celebramos el día de la  Montaña. Éste año hemos tenido entre nosotros a Ekaitz Maiz. Para éste año 2022 ya tenemos cerrado un montañero de alto nivel, pero eso os lo contaremos más adelante. Además, seguimos con nuestras salidas habituales: Bonozorrotz, Saioa y Mendaur.

 Erreka Tri y la sección de ciclismo han acusado la falta de actividad por la pandemia, pero nuestros maillots se empiezan a ver de nuevo en las carreteras.

 También Erreka Dantza Taldea ha vuelto a las plazas, y nos alegramos por ello. ¡Cómo nos hacía falta!

 El pasado verano organizamos  la Escuela Deportiva de Verano, no así el Cross y la San Silvestre debido a la situación sanitaria. En el 2022 esperamos no fallar a la cita. De hecho, el Cross lo celebraremos el próximo día 26 de Junio, donde cumplirá su 42ª edición. Ahí es nada. 

 Y cuando leas éstas líneas, esperemos que hayamos disfrutado de lo lindo con el Día del Erreka, traca final de la temporada para toda la familia errekazale.

No podemos terminar sin agradecer a nuestros socios y nuestras socias, patrocinadores... por su inestimable colaboración. Y como no, a todas las personas que de modo voluntario y altruista hacéis que todo esto sea posible. GRACIAS por hacer del Erreka una gran familia.

 Pues nada, doneztebarras...que disfrutéis de las fiestas a tope. ¡Éste año, más que nunca, nos lo merecemos! 

 Gora San Pedro!






No hay comentarios: