Erreka Mendiaren egun HAUNDIA aurtengoa, izugarrizko egun ederra pasatu
genuen bai mendian, bai bazkarian, bai proiekzioan. Eskerrak eman
etorritako jende guziari, horrelako egunekin gogotsu jarraituko dugu berriro ere hurrengo urtean beste zerbait
antolatzen!!!
Mendiko ibilaldia goizean denbora zoragarri eta giro paregabean pasatu
genuen. Errekaren buzoia bisitatu eta buelta polit bat eman genuen
Malerrekako parajetan barna. Zer esan bazkariari buruz, BIKAINA, berriro
ere aurten Casino Elkartean bueltan urte asko eta gero.
ESKERRIK ASKO TOMAS SANZ hau posible egiteagatik, udan hitza eman eta bai
bete ere, aupa hi, artista!!!!!
30 Errekazalentzat bazkari ederra prestatu eta “familian” goxo goxo
egoteko aukera eman zigun bazkari eder honek.
Eskerrak bertan ere lagundu zuten guziei, Juantxo, Jabiertxo, Legarra,
Mari Jose, Pako eta bai “Buba”-ri patxaranagatik eta Mariri roskillengatik, onakkkkkk!!!
Bukatzeko, pelikula ezin hobea, Anwar, “argiz betea”! Alexek beste behin
ere Doneztebeko zinea ederto bete zuen eta ederki disfrutatu zuen jendeak
pelikula haundi honekin. Eskerrak eman ere Nuria Lopez de Guereñu-ri (EKI
fundazioaren zuzendaria) bertan egon eta hain ondo EKI fundazioren lanak
eta balioak azaltzeagatik, benetan sakona eta asko baloratzekoa egiten duzuen
lan guztia, ZORIONAK!!
Aupa Errekaaaaaaaaa eguberrietako irteraldietan ikusiko gara elkar!
IBAI MARIZKURRENA
No hay comentarios:
Publicar un comentario