viernes, 25 de noviembre de 2022

Bortz Kirol, bi partidu igandean

Post honetan hirugarren jardunaldiko bi partiduetan ikusi ahal izanen duguna aurreratzen saiatuko gara.

Albiasu vs Garcia

Orain arteko bi partidak irabazita dituztela iritsiko dira partida honetara, irabazleak taldeko lehen postua lortu eta erdi finaletan Karrikabururekin ez lehiatzeko saria erdietsiko du.​
Partida oso orekatua aurreikusten da, eta gakoetako bat lehen bi jokamoldeetan egonen da. Eskularruarekin Eloy faboritoa izanen da eta paletarekin David. Eskuzko azken partidara partida irekita iritsiz gero, sekulako partidaren aurrean egon gaitezke. Laburbilduz, partida oso orekatu eta gogorra aurreikusten dena.

Ugalde vs Iriarte

Partida honetan berriz, irabazleak erdi finaletarako txartela lortuko du, galtzailea kanpoan geratuko delarik. Hemen ere lehen bi jokamoldeetan egonen da gakoa, biek asko hobetu dute bi jokamolde hauetan eta edozeinek irabazi dezake. Eskularruarekin Ugaldek maila oso ona erakutsi du eta paletan berriz Iriarte izanen da faboritoa. Ugaldek De Ruedaren partidan egin zuen bezala, eskuzko partidara lehia bizirik dagoela iritsi nahiko du, eskuan erakusten ari den nagusitasuna bere alderat ekarriz.

Animatu denak igandean Ezkurra frontoira joatera​ eta pilotariak animatzera!

No hay comentarios: