miércoles, 28 de diciembre de 2022

BORTZ KIROL: BALORAZIOA


Donezteben Erreka Kirol Elkarteak antolatutako lehen Bortz Kirol txapelketa bukatu zela aste bat pasa ostean, txapelketaren balorazio bat egiteko moduan gaude.

Joan den urteko maiatzan hasi zen txapelketa honen ideia gauzatzen, antolakuntza aldetik materialen bilaketan eta inguruko pilotarien artean galderak egiten. Irailan berriz, entrenamendu eta partidetan pilotari hasi berriek erabiliko zituzten xare eta xisterak behin eskuratua, deialdi ofiziala egin zen.
Denbora aunitzez hiru lau pilotarik baino ez ziguten txapelketan parte hartuko zutela konfirmatu, eta txapelketa bera ere, aintzinera aterako ote zen dudak zeuden.. Azken momentuan baina, dakizuen bezala, 8 pilotari animatu, eta azaroan hasteko konpromezua jarri zen.

Irailetik azarorako tarte horretan, pilotarien artean txapelketan erabili izan ditugun arauak adostu eta entrenamendu andana egin izan ziren.

Behin txapelketa pasata, berriz ere pilotariei eskerrak emateko garaia da, beraiek gabe txapelketa aurrera ateratzea ezinezkoa izanen baitzen. Ez da berez pilotariendako plaza erosoa, batetik parte hartu duten aunitzek, jokamolde batzuetan 0tik hasi dira, eta ausardia hori eskertu behar zaie. Bertzetik 2 ordutako partidekin ausartzea erea asko erraten du beraien alde... Berriz ere eskerrik beroenak beraiendako.  Frontoian antolakuntzan egon izan direnei ere eskerrik beroenak, pilotazaleei eta gure txapelketaren berri eman duten hedabideei..

Eta heldu den urtean zer?

Urtarriletik ekainera baliatu nahiko genuke eskualdeko pilotariak trebatzeko, bai 2022an parte hartu dutenak, edo bertze gisa interesa dutenak.

Helburua izanen da txapelketa berriz ere egitea, eta ahal bada pilotari gehiagorekin... Aurten interesa erakutsi zuten baina azkenean parte hartu ez zuten pilotariak erakarri, Iparraldetik, Gipuzkoatik, Iruñerritik... 

Bukatzeko erran txapelketa honen helburuetako bat jokamolde ezezagunak ezagutaraztea bazen, gure eskualdean bederen hori nahiko lortu izan dugula, eta horretan jarraitzeko prestu gaudela...


No hay comentarios: