jueves, 15 de diciembre de 2022

BORTZ KIROL: FINALAREN ANALISIA


Larunbata honetan Doneztebeko lehen bortz kirolaren finala jokatuko da, Karribaburu eta Ugalderen artean. Lerro hauetan bi finalisten aurkezpen laburra eginen dugu, eta finalean ikusi ahalko dugunaren analisia egiten saiatuko gara.

Jerome Karrikaburu: Txapelketa ia perfektua eginda iritsiko da finalera. Jokamolde guziak dominatzen dituen pilotaria dela erakutsi du, xare eta joko garbian duen nagusitasuna beste jokamoldeetan gordetzeko baliatuz.

Andoni Ugalde: Behetik goiti egin du txapelketan, txapelketako eskuzko pilotari hoberena dela erakutsi du, eta nagusitasun hori baliatu du bere partidak aurrera ateratzeko.

Jarraian jokamoldez jokamoldeko analisia eginen dugu:

Xare: Karrikaburu da faborito nagusia, eta Ugaldek bere ezkerra baliatuz, ahalik eta tanto gehien egiten saiatuko da. 

Joko garbi: Berriz ere Karrikaburu izanen da faboritoa eta bere aldeko ahalik eta abantailarik haundiena lortzen saiatuko da. 

Eskularrua: Hemen hasiko da partida piska bat irekitzen. Beraien arteko lehen partidan, Karrikaburuk irabazi bazuen ere, oso lehia estua erakutsi zuten. Partidaren gakoetako bat jokamolde honetan egonen da, Ugaldek markagailua bere aldera ekartzeko lehen aukera izanen baita.

Paleta: Hemen ere partida irekia aurreikusten da, aurreko partidan Karrikaburuk irabazi bazuen ere, bi pelotariek asko hobetu duten jomamoldea da. Ugaldek irabazi beharreko partida izanen da eskuzkora bizirik iristeko.

Eskua: Hemen faborito nagusia Ugalde izanen da, eta bere helburua zerbait jokoan dela iristea izanen da.

Arratsaldeko 5 etan da hitzordua Doneztebeko Ezkurra frontoian, animatu agertzera eta pilotariak animatzera!!

No hay comentarios: