lunes, 19 de diciembre de 2022

LIZARRERIA - ERREKA: KRONIKA


Igandean eta goizeko 11h30 aritu ginen Lizarran eta 25-30 irabazi genuen, naiz eta ederki kosta 50 minutuetan zehar. 

Hasieratik nabari genuen ez ginela gustora, atakean baloi errexak galduz, beharrik defentsa lanak eta porteroak lagundu zigun Lizarreria kontzen, 13-12 atsedenaldira. 

Bigarren zatian hobe sartu ginen, aukera garbiak probextuz eta baloi franko ebatsiz gol aunitz kontratakez sartuz. Azkenean 25-30 irabazi eta erran daiteke guttienez laugarren postua gurea dela, beraz bikain, eguberritako opari ederra egin diogu gure buruari. 

5 partidu falta ditugu lehen zatia akitzeko eta horietatik 3 Donezteben, etorri animatzera!!! Zuekin dena erraxago da eta!!! 

AUPA ERREKA!!! EGURRA!!!! 

IBAN MINDEGIA "GAZBO"

No hay comentarios: