miércoles, 18 de enero de 2023

Pilota: Elite mailako finalerdiak

 



www.erran.eus

Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Ugaitz Elizalde iturendarrak finalean sartzeko aukera izanen dute

Doneztebeko Erreka pilota elkarteak antolatutako eskuz binakako 21. Pilota txapelketako elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte ilbeltzaren 18an, asteazkenean 19:00etan hasita, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehenik, Labaka (Tolosa) eta Cuairan (Erreka), Goizuetako Beñat Apezetxea (Erreka) eta Mundarroko Lizeagaren kontra ariko dira. Bigarren partidan, Zugarraldeko Ugaitz Elizalde iturendarra eta Irurita (Oberena), Oberenako Oskoz eta Lazkozen kontra ariko dira.

No hay comentarios: