martes, 7 de marzo de 2023

Erreka - Anaitasuna: kronika

Izugarria Doneztebe Arenan bizitakoa larunbatean. Gure gazteek Anaitasunaren aurka jokatu zuten, hauek ligako lehendabizikoak ziren jokatutako partidu guztiak irabazi eta gero.
 
Oso zentratuta etorri ziren gure gazteak, irabazteko gose handiaz eta lehendabiziko zatian argi utzi zuten, intensidade handiz bai atakean eta bai defentsan ,gure gazteek 6 golen tarte bat irekitzea lortu zuten lehendabiziko zatian.
 
Atsedenaldian Gazbok errandakoari kasu handia eginez atera ziren mutilak , bazekiten eta Anaitasunak intensidadea goratuko zutela baina jokaldi onak eginezkero atakean eta defensan sendo jarraituta , kanpoko taldeak ez zuen lortu markagailuan hurbiltzea eta gure taldeak irabaztea lortu zuen 34-27.
 
Luismi Apezetxearen izugarrizko geldiketak goraipatu eta Ekaitzen buelta eskertu. Baina batez ere hurbildu zineten jende guztiari, ESKERRIKASKO! polikiroldegian jarritako giroaz gozatzea uzteagatik.
 
Orain Bardenas, hurrengo asteburuan gure mutilak Tuterara joanen dira. 2 puntu berezi horiek Doneztebera ekartzen saiatzeko.
 
THE BARMAN BROTHERS

 

No hay comentarios: