lunes, 13 de marzo de 2023

Bardenas vs Erreka: kronika

Tuteran izan ziren gure senior mutilak larunbatean. Bazekiten partidu oso komplikatua izango zela, baina esfortzu handi bat eginez 2 puntuak Doneztebera ekartzea lortu zuten.

Intensidade handiz hasi zen Erreka bai atakean eta bai defentsan, 5 golen abantaila hartzea lortu zuten, baina honek ez zuen asko iraungo. Bardenasek gogor egingo zion eta gure jokalarien deskonexio baten ondorioz markagailuak bira egin zuen eta orain Bardenas izango zen lau golen abantailarekin joango zena atsedenaldira.

 Gure mutilak oso ukituta zeuden, baina hitzaldi eder bat emanen zuten Gazbo eta Kepak, horri esker gure mutilak "chip aldaketa" egitea lortu zuten eta beste intensidade batekin hasi ziren bigarren zatian.

 Defensan eta porterian oso sendo hasi zuten bigarren zatia eta horren ondorioz markagailuari bira ematea bost minutu baino gutxiago kostatuko zitzaion  taldeari. Atakean lasai eta defensan sendo! Errekak urrezko bi puntu Doneztebera ekartzea lortu zuen.

 Eskerrik asko Maider eta Ana , Tuteraraino hubiltzeagagik!

 Amesten jarraitu nahi dugu eta zuen laguntza behar dugu! Larunbatean Tafalla heldu da Doneztebe Arenara! 

Animatu!

THE BARMAN BROTHERS


No hay comentarios: