Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita hamabigarren urtez antolatutako pilota txapelketako finalak maiatzaren 6an, larunbat goizean jokatu dituzte Ezkurra pilotalekuan. Ohikoa denez, finalen ondotik, sariak banatu eta urdaiazpiko bat zozketatu dute. Sari banaketan, Josetxo Ezkurra zenaren biloba eta Koteto Ezkurraren semea, Lukas Ezkurra aritu da, baita Patxi Jauregi, Euskal Herriko Pilota Federazioko presidente ohia eta Ander Ugarte, Punpako pilota-egilea ere.
Finaletako emaitzak
- Benjaminak: Haritz Mauleon (Oberena), 18 – Eñaut Zubieta (Bortziriak), 7
- Alebinak: Erik Igoa (Bortziriak), 16 – Ibai Arrieta (Lagunak), 18
- Neska infantilak: Lide Lopez (Ataun), 18 – Natale Aranburu (Lapke), 15
- Mutiko infantilak: Julen Etxaniz (Oteiza), 9 - Antimasberes (Lagunak), 18
- Kadeteak: Jon Patxi Okiñena (Oberena), 12 – Igor Nazabal (Oberena), 18
- Jubenilak: Oier Zabaleta (Oiarpe), 18 – Aritz Olaizola (Abantzu), 9
- Seniorrak: Aimar Okamika (Lea-Ibarra), 18 – Oier Larrañaga (Ilunpe), 11
No hay comentarios:
Publicar un comentario