Bi asteren buruan, azaroak 4-5 asteburuan, hasiko da Doneztebeko BORTZ KIROL txapelketaren bigarren edizioa, euskal pilotako pilotari osoena izendatzeko asmoz antolatuko lehiaketa. Txapelketa aurkezte aldera, aurten arituko diren pilotarien aurkezpen laburra eginen dugu, pilotazaleak girotzen joan daitezen..
LEHEN TALDEA:
Iñaki Lizaso: Berez eskuzko jokamoldean trebea, Behar
Zana pelota taldeko kidea denez, bertze jokamoldeetan ongi moldatuko denaren
ustea dago, azken jokamoldera bizirik iritsiz gero, aukera aunitz izanen ditu
partida bere aldera ekartzeko.
Aratz Luixa: Hau ere Behar zana pilota taldeko kide,
errebote jokalaria eta paletan Gipuzkoako txapelketetan ere aritua. Oraindik
pilotan ikusi ahal izan ez badugu ere, joko garbia eta paletan maila ona
izanik, txapelketako sentsatzioetariko bat izan daiteke.
David Albiasu: Paletan akaso txapelketako pilotari
onena, eskuz ere ongi moldatzen da, eta aurten eskularruarekin eman duen
hobekuntza oso haundia izan da. Hurbiletik jarraitu beharreko pilotaria.
Jon Apeztegia: Doneztebeko ezkerrak, aurten eginen du
debuta, eta printzipioz esperientzia haunditzea izanen du helburu, eta bere
jokamoldeetan, eskularruan partidak aintzina atera.
Talde honetan berez, Aratz, David eta Iñakik jokatuko
dituzte erdi finaletara pasatzeko aukerak, eta Jerome erdi finaletan libratzea
izanen da helburua.
BIGARREN TALDEA:
Jerome Karrikaburu txapelduna, Peio Etxeleku, David Mitxeo eta Imanol de Rueda izanen dira nor baino nor.
Peio Etxelekuk berriz, bere arazo fisikoak gaindituko balitu,
xare eta joko garbian daukan maisutasuna baliatu nahiko luke, hor lortutako
abantaila bere alde maneiatzeko
David Mitxeok debura izanen du aurtengo txapelketan,
oso pilotari osoa eta xarean eta joko garbian berriki hasi bada ere, goruntza
datorren pilotaria da.
Imanol de Rueda: Iaz erakutsitako progresioarekin
jarraitzea izanen da bere helburua, eta bere maila fisikoa ere bere aldeko baza
izanen da partidak aintzina ateratzerako orduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario