lunes, 27 de noviembre de 2023

MENDIAREN EGUNA 2023: kronika

MENDIAREN EGUNA 2023

Goizean-goiz, berrogei bat mendizalek, eguraldia lagun, gure buzoiari bisita egin genion Bonozorrotz mendia igoz. Giro ederrean, herrira itzuli eta bazkaria egin genuen Casino Elkartean. Eskerrak eman modu batean edo bertzean lagundu zenuten guztiei: Tomas, Igor, Sanba, Juan eta Mari...

Eta arratsaldean, proiekzioa... Salgai jarritako 200 sarreratik goiti larunbaterako agortu ziren. Nonbait jendeak aurreikusi zuen mereziko zuela bertan egotea. Eta, dudarik gabe, horrela izan zen.

Alexen hitzaldi bikaina, sentimentuz beterikoa hasteko. Ondoren Ishaqek  Murtazaren gorabehera latzak kontatu zizkigun. Nabarmendu bertaratutako guztien artean 1.700 euro lortu genituela beraientzat. Hori elkartasun uholdea... Eskerrik asko denei!!!

Ezinezkoa,  hala ere, bertan bizitu eta sentitu genuen guztia hitzetan adieraztea. Polita, aldi berean gogorra, hunkigarria beti... 

Inoiz atzenduko ez dugun Mendiaren Eguna 2023. Zure irribarreak argituko digu bidea, Ainara.

No hay comentarios: