viernes, 6 de diciembre de 2024

Bortz Kirol: balorazioa

Kaixo Errekazaleak!

Iragan berri da Doneztebeko Bortz Kirolaren hirugarren edizioa eta balantzea egiteko ordua da. Agian martxan jartzeko lan gehien suposatu duen edizioa izan da, baina azkenean 6 pilotariekin aurrera egin ahal izan genuen.. Oraindik txapelketa egonkortze fasean dagoela erran dezakegu, eta beraz oso positibotzat hartu behar dugu aurtengoa.

Kirol mailan azpimarratzekoa bertako pilotariek urtez urte ematen ari diren hobekuntza, beraien arteko partida oso berdindu eta borrokatuak eskainiz.

Egia da, aurtengoan Jerome gainontzekoen gainetik ibili dela nabarmen, baina egia da ere gainontzeko pilotarien maila aunitz hobetu dela duela bi urtetik honara... Aspektu negatiboena Luixaren lesioa izan da, erdi finalak baldintzatzeraino... Alderdi positiboena Xuban Ilarregiren debuta, hiru partidak galdu arren, itxura oso ona eman baitu.

Heldu den urtean urte berezia izanen da, printzipioz Jerome Karrikaburu orain arteko txapeldunak ez baitu jokatuko... Ez dira dena berri txarrak baina, hemengo pilotariei joko garbian erakusteko konpromezua erakutsi baitu... Eskerrik asko hiru urte hauetan txapelketari emandako guziagatik Jerome, eta eskerrik asko utzita ere, txapelketa sustengatzen jarraitzeko .

Eskerrik asko frotoira hurbildu zareten guziei, txapelketa aintzina ateratzeko zuen aletxoa jarri duzuen guziei!

Heldu den urtean ikusiko gara!

✍️GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: