Bukatu da denboraldia neska infantilentzat ere, eta orain hausnarketa ttiki bat egiteko garaia da.
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu jokalari guztiei, taldearekiko erakutsi duten konpromezu haundiarengatik; 17 jokalariz osatutako taldea izan dugu eta ez dugu urte osoan 15 jokalari baino guttiago egondu den entrenamendurik burutu.
Gure ustez taldeak izan duen hobekuntza goraipatu beharra dago. Hagitz desberdinak izan dira lehenengo entrenamendu eta partidu haiek eta denboraldi bukaeran egin ditugun entrenamendu eta jokatu ditugun partidu hauek. Jokalariek ere aldaketa hori somatu dute eta gustorago jokatu dituzte azken partiduak. Gainera ez dugu atzendu behar gure taldea 2. urteko alebinez eta 1. urteko infantilez osatua dagoela eta gure aurka jokatu duten taldetako jokalari guztiak infantilak zirela; kasu batzutan (Lekaroz A, Loloia A…) jokalari guztiak 2. urteko infantilak ziren, eta ez da batere erraxa adin hauetan zu baino 2 urtez zaharragoa den baten kontra jokatzea.

Desberdintasuna haundia da bai gorpuzkeran, bai pisuan, bai indarrean eta baita eskubaloian izan duten esperientzian ere. Ikusiko dugu gure taldeak heldu den denbobardian eta baita hurrengoan ere zer egiteko gauza den. Horrela segitzen badute, denak elkarrekin, eskubaloiaz gozatzen eta kirolarekiko jarrera baikor horrekin, aunitz hobetuko du taldeak.
Taldearen helburuak aurtengo denboraldian eskubaloiakin ongi pasatzea, kirola eginez lagunarte momentu politak pasatzea, eta nola ez, eskubaloian jokatzen poliki poliki ikastea ziren. Gure ustez, Paxkual eta Josebaren ustez, helburua lortua dago, eskubaloian jokatzen ikasi dutelako eta kirola eginez gozatu dutelako ere bai. Beraz, segi horrela neskak!
Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiegu partidutara joateko autobusik izan ez dugun egunetan gu eramatera etorri diren guraso guztiei. Bereziki Xabier Omarri eskertu nahi diogu, beti egondu delako guri laguntzeko prest; kotxeak behar izan direnean beti hor zegoen taxista lanak egiteko, eta partidu edo entrenamenduetara joan ezin izan dugunean (entrenatzaileak) berak betetzen zuen gure lekua, arrunt ongi gainera.
Bertzerik gabe, neska guztiak animatu nahiko genituzke heldu den urtean ere eskubaloian jokatzen segi dezaten eta orain arte izan diren neska jator eta alaiak izaten segi dezaten.
GORA ERREKA!
Entrenatzaileak: Joseba Legarra eta Paxkual Bertiz

1 comentario:
Ba klaro segituko dugula jolasten dudarik gabe.
BENGA EKIPO!!!!
Publicar un comentario