sábado, 3 de abril de 2010

TOUR DE FLANDES

Berandu, baina horra hor Gorkak bidalitako kronika:

Kaixo Errekazaleok!

Bueno, iritsi da eguna, bihar osteguna Belgika aldera joanen gara urteko lehendabiziko zita garrantzitsuari aurre egitera, Flandriako itzulia edo Tour de Flandes... Guk egin beharreko bidea biharamunean profesionalek egin beharrekoaren berdin berdina izanen da, 260 kilometro Flandesen barrena, harbide edo pabesez beteak... Txirrindularitzaren besta haundi bat izaten da, zirkuitu guzietan 20000 lagun aterako garelako, pentsa...

Ni, Orioko Iñakirekin batera noa, eta gure asmoa 260 kilometrokoa egitea izanen da, Brujasen hasi eta Ninoven bukatzeko, baina badira bertze aukerak ere, 160ko bat, 100eko bestea, 80, 40 eta 20, azkenean denak toki berdinean bukatzen dugularik. Elizondo eta beratik ere baduaie kuadrila bat, beraz, euskaldun aunitz juntatuko gera bide haietan barna ibili eta biharamunean profesionalen jardunaz gozatzeko...

Espero dugu, eguraldiak piskot laguntzea, izan ere, euriarekin harbideak eta harbidedun "muroak" oso gogor eta arriskutsuak izanen direlako, bueltarakoan kronika igorriko dizuet!!

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: