Kaixo Errekazaleak!
Benetan zoragarria izan zen gure hainbat herritar ikustea Arantzako irteeran!
Horien artean, gure beterano ospetsuak: Joxerra, Manolo, Txomin, Roberto Ordax eta hainbat gazte. Ibilbidea urteroko bera da baina ustez baino luzeagoa egiten da. Mendi oso ezagunak (Unanu, Ibintza,Ekaitza,Mendieder eta gure erregea Mendaur).
Eta esan behar ere, denbora zoragarria izan genuEla. Ze gehiago eskatu? Antolakuntza oso ongi eta akitzeko Arantzako plazan pintxoaldi ederra!
Laburbilduz, jende asko (700 inguru), denbora ona, giro jatorra eta jendea konten itzuli zen etxera!
EDUARDO AGIRRE "BUBA"
No hay comentarios:
Publicar un comentario