lunes, 24 de mayo de 2010

INFANTIL NESKAK: BALORAZIOA


Akitu da denboraldia infantil mailan jokatzen duten neskentzat eta orain merezitako oporrak ditugu, jokalariek entrenatzen segitu nahi duten arren, hauek ez baitira inoiz nekatzen. Horrek eskubaloia edo lagun artean kirola egitea gustatzen zaiela erran nahi du eta hori arrunt positiboa da.

Bigarren urtea dugu, Paxkualek eta Josebak, talde honekin entrenatzaile lanetan gabiltzala eta erran baharra dugu joan den urtean bezalaxe aurten ere hagitz gustora egin dugula gure lana. Jokalariak entrenatzera gogoz joan dira, gehienetan, eta horrela entrenatzea erraxa da. 16 jokalariz osatua dago taldea eta entrenamendu guztietan 13 jokalaritik goiti agertu dira, beraz eskerrak eman nahi dizkiegu neskei taldearekin izan duten konpromezu maila haundiarengatik.

Aurten ere gure helburu garrantzitsuena eskubaloiaz baliatuz kirola egitea eta lagunarte momentu politak pasatzea zen, eta helburua lortu dugula uste dugu. Honetaz gain teknikoki eta taktikoki ere hobetu nahi genuen eta hobekuntza nabaria da. Bai indibidualki eta baita talde mailan ere aunitz hobetu dugu. Orain taldeak zelaian ordena, itxura, mugimenduak, zer egin behar den... erakusten du. Erasoan gero eta indar eta erabaki gahiagorekin gabiltza eta defensa lanetan joan den urtean baino gogorrago ibili gara. Kontaktuari zioten beldurra galdu dute eta nola defenditu behar den barneratzen ari direla ikusten da, bakoitzaren parekoa zein den garbi izan, baloia dagoen aldera baskulatu behar dela, ondokoari lagundu behar zaiola…

Ikusi dugunaren arabera jokalari guztiek helu den urtean berriz ere taldean segitzeko asmoa dute, beraz azken bi urte hauetako lanak jarraipena izanen du eta hori oso garrantzitsua da poliki poliki hobetuz joateko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu partidutara joateko autobusik izan ez dugunetan (aurten 4-5 aldiz gertatu zaigu hori) taxista lanetan ibili diren gurasoei.

Bertzerik gabe jokalariak animatu nahi ditugu hurrengo denboraldian aurten bezain gogotsu segi dezaten eta eskubaloiarekin gozatzen eta ongi pastasen segi dezaten.

GORA ERREKA!!!

Entrenatzaileak: Joseba Legarra eta Paxkual Bertiz

1 comentario:

rooney dijo...

Lan hona, bai horixe!!!!!!!!!!!!

Kampotik ikusiz, erran nahi nuke, lana haundia izan dela, eta lanaren fruituak ere agerian gelditu dira, nesken errendimenduari begiratuz!!!!!!!!!!

GORA ERREKA!!!!!!!!!!