Errekaren eguna ospatu ondotik ezin dut zeharreko aldera begiratu eta bi egun horietan barren barrenean somatu dituzten sentsazioak azaldu gabe egon, izan ere, Errekak pertsonen alde egin baitu apostua kirolaren atal desberdin eta zoragarrien eskutik. Horrek motibatzen nau gehien bat, azalpen intimo samar hau egitera.
Ortzirala izan zen beroketa eguna. Sanbak adierazi zigun, argi aski adierazi ere, helburu zailak lortu nahi baditugu ezinbertzekoa dela elkarlana. Elbrus Europako mendi handiena da eta gorputza eta arimaz aritu behar dugu tontorrera ailegatzeko. Hala ere ezin ukatu eguraldiaren esku gaudela beti eta eginiko ahalegin guztiak bertan behera gelditzeko arriskuan gaudela Naturaren esku jartzen garenean. Zeinen handiak garen gure osotasunean, baina zeinen txikiak bakarrik gaudenean osotasunaren aintzinean........Handitasunaren bidean umiltasunaren eskutik, hitz ederrak Erreka bezalako talde baten arima azaltzeko.
Mus txapelketa ondotik. Lagunak izateko konpetitzen edo lagunak izan eta hala ere konpetitzen inongo apururuk gabe. Ez dago munduan deus ederragorik indar guztia mahai gainean utzi elkarren kontra eta asuntoa akitzen denean lagunak izaten segitzea edo lehen baino lagun hobeak izatea baino. Konpetizioaren aurkako iritziak ere badira, eta arras ongi iruditzen zait, baina, ez naiz ni irirtzi hortakoa, izan ere arazoak ez baitira konpontzen ihes eginez, arazoei aurre egiteko baikaude hemen eta aurre egite horretan handitzen baita pertsona. Ez dago munduan gauza handiagorik elkarren kontra neurtu eta, irabazi edo galdu, arerioa errespetatzea eta berau bere osotasunean baloratzea baino. Horrek egiten gaitu handi eta digno eta ez barrenean daukagun grinari uko egiteak..........laguntasunarantz konpetizioaren eskutik, hitz ederrak Erreka bezalako talde baten arima azaltzeko.
Larunbatean erakustaldiak, homenaldiak, etab...Eskubaloia, Judoa, pilota...Erakustaldi horietan adierazten da gure progresioa, nola egin dugu aintzina gure lanean, eta hori dena gure kontrarioei esker izan dela. Kontrarioak hobetzen diran heinean hobetu beharra baitugu guk ere itzala egin nahi badiogu behinik behin. Frontoian, Kantxan edo Tatami gainean jartzen duguna da horren seinale hoberena eta alde horretatik eskerrak eman behar dizkiogu gure kontra aritu diren kontrario guztiei..........Zer da munduan handiagorik kontrarioen balioa onartu, errespetatu eta gure hobekuntzaren oinarri izan direla adieraztea baino?...........Norberaren hobekuntzarantz kontrarioaren exigentziaren eskutik, hitz ederrak Erreka bezalako talde baten arima azaltzeko.
Akitzeko afaria eta homenaldiak. Berriz ere adierazten elkarlanaren balioa, batzuk afaria prestatzen, bertzeak serbitzen, denak ere laguntzeko prest, denak musu truk. Ikaragarria da konprobatzea bertzeak laguntzera animatzeko lanari lotzea baino modu hobeagorik ez dagoela. Bat hasten denean hortxe doakizkio bertzeak gibeltik laguntzera. Jokalari gazteak euren entrenatzaileei eskerrak eskeintzen, Jaliskokoak sekulako jarrera ona azaltzen eguraldiaren aintzinean, jendea problemari aurre egiten eta handik eta hemendik irtenbideak asmatzen...............Sekulakoa izan zen dena eta batzuetan punta puntaraino behartzen gaituztenean agertzen gara handi, hori ere kirolaren ezaugarri bat dela adieraziz. Zer erran Doloresi egindako omenaldiari buruz. Urteak daramazkit Errekan eta nik uste hau izan dela omenaldi guztien arten gehien merezietako bat. Dolores beti dago laguntzeko prest, Dolores ez da bakarrik gure presidentearen ama. Dolores ez da bakarrik Errekako sukaldari nekaezina. Dolores denen ama era badela erran dezakegu eta nornaitek noizbait merezi baldin bazuen rekonozimentu eder bat Dolores zen, beraz, merezi zuena bertzerik ez genion adierazi......Elkartasunarantz laguntza eta bertzeen rekonozimentuaren eskutik, hitz ederrak Erreka bezalako talde baten arima azaltzeko.
Lainoaren seme alabak gara, baina lainoaren azpitik ateratzen garenean ez dago munduan guk erakusten dugun paisaia baino ederragorik.
Elkartasuna da bidea, Erreka ibilgailua.
Esker mila aunitz bihotz bihotzez, lagunak.

TXOMIN MINDEGIA
3 comentarios:
TU SI QUE ERES UN MOUNSTRUO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
EDERRA BENETAN ASTEBURU HONETAKO ELKARTASUN, LAN, ETA GOZAMENA!!!!!!!!!!!!!
elkartasuna da bidea, erreka ibilgailua eta hi bezalako pertsonak, ibilgailua mugiarazten duen erregaia.
eskerrikasko haizen bezalakoa izateagatik txomin
TXOMIN TU SIEMPRE ALABANDO EL TABAJO DE LOS DEMAS PERO NOSOTROS QUE SOMOS GENTE AGRADECIDA SABEMOS DE TU GRAN LABOR EN EL CLUB DURANTE PRACTICAMENTE TODA LA VIDA Y ESTAMOS MUY CONTENTOS DE TENERTE CON NOSOTROS.
ESKERRIK ASKO.
Publicar un comentario